Xabin Fernandezek 'Ardi beltzak' saioa estreinatu du Primeran plataforman

Xabin Fernandezek 'Ardi beltzak' saioa estreinatu du Primeran plataforman Hamabost minutu inguruko bost atal sortu dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/xabin-fernandezek-ardi-beltzak-saioa-estreinatu-du-primeran-plataforman/@@download/image/ardi beltzak.png
2024/09/13
Hamabost minutu inguruko bost atal sortu dituzte.
Xabin Fernandezek 'Ardi beltzak' saioa estreinatu du Primeran plataforman

Xabin Fernandezek sortu, zuzendu eta aurkeztutako Ardi beltzak saioa estreinatu du Primeran plataformak. "Lekuz kanpo eta desberdin sentitu izan den jendea" agertzen da saioan, bizi eta sentitutakoen inguruan hizketan. 

Bost atal kaleratu dituzte guztira. Lehenengoan, Asperger sindromea duen Maider Triviño Mimi da protagonista. Bigarrenean, Julen Castillo aktore oiartzuarrak hartu du parte eta bere afro ileaz eta ingurukoek haren bueltan izaten duten jarreraz hitz egin du. Hirugarren atalean, Iara Alonso minbiziari buruz aritu da, eta laugarrenean, German Urteaga gizon transak bere prozesuaren ingurukoak kontatu ditu. Azken atalean, bosgarrenean, guztiak elkartu dira, esperientziak partekatu eta ardi beltza edo ezberdina izatearen inguruan hausnartzeko.

Atalek hamabost minutu inguruko iraupena dute eta guztiak ikusgai daude Primeran plataforman