Zea Mays-en 'Elektrizitatea' kantua Euskal Herriko 34 emakume abeslariren ahotsekin

Zea Mays-en 'Elektrizitatea' kantua Euskal Herriko 34 emakume abeslariren ahotsekin Grabazioko eguneko irudiekin osatu dute bideoklipa, eta bertan bizitako emozioa jaso dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zea-mays-en-elektrizitatea-kantua-hainbat-euskal-emakume-musikariren-ahotsean/@@download/image/Captura de pantalla 2024-12-19 a las 7.48.33.png
2024/11/08

Argazkia: Zea Mays

Grabazioko eguneko irudiekin osatu dute bideoklipa, eta bertan bizitako emozioa jaso dute.
Zea Mays-en 'Elektrizitatea' kantua Euskal Herriko 34 emakume abeslariren ahotsekin

Zea Maysen Elektrizitatea kantua ezaguna da euskal musikazaleen artean, eta bati baino gehiagori oilo-ipurdia eragiten digun kantua da. 25 urte beteko ditu datorren urtean eta, urteurrenaren aitzakian, kantuaren bertsio berria eta berezia egin du taldeak.

Ideia We are the world dokumentala ikusi eta gero otu zitzaiela kontatu du Renteriak. Beraiei ere halako zerbait egiteko gogoa piztu zitzaien, baina emakumeekin. 

Hogeita hamahiru euskal emakume musikarik abestu dute Elektrizitatea, Aiora Renteriarekin batera. Honako hauek parte hartu dute, besteak beste: Afrika Bibang, Itziar Ituño, La Furia, Izaro Andres, Josune Arakistain, Uxue Amonarriz, Sara Zozaya, Lide Hernando, Jone Laspiur, Maren, Ianire Aranzabe (Esanezin), Eire Maia, Eire Salegi, Esti Markez, La Basu, Zaloa Urain, Libe Garcia de Cortazar, Kattalin eta Ane Barcena, Iholdi Beristain, Olatz Salvador, Janire Lopez, Eider Iturriaga, Ane Barrenetxea, Izaro Alzaga, Lova Lois, Maite Jesucrista, Mamen Rodrigo, Maria Blanco, Natalia Garmendia, Naty Penadas, Olaia Inziarte eta Zoe Igartiburu. Fernando Velazquez eta Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera egin dute grabazioa.

Renteriak azaldu duenez, "gure ibilbideko punturik handienetako bat izan zen grabazio eguna. Dena sentimendua izan zen, dena emozioa".