Zer ari da gertatzen Estatu Batuetan TikTok-ekin?
Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak Estatu Batuetan TikTok debekatzeko legearen alde bozkatu zuen urtarrilaren 17an, Bytedance talde teknologiko txinatarrengandik bereizi ezean behintzat. Hala, Estatu Batuetako aplikazio dendetatik eta ahokalekuetatik ezabatuko zuten egun horretatik aurrera.
Joe Bidenen administrazioak erabakitakoaren arabera, Estatu Batuetako jabetzapean baino ez zezakeen jarraitu aktibo aplikazioak. Zergatik? Bytedance talde txinatarra tarteko, Estatu Batuen segurtasun nazionala jokoan zegoelako utzi nahi zuten jokoz kanpo aplikazioa. Estatu Batuetan bizi diren milioika erabiltzaileren datuen bilketa eta erabilerak kezkatzen du administrazioa, eta herrialde asiarraren interes geopolitikoak.
Honen ondorioz, Estatu Batuetako 170 milio erabiltzailek baino gehiagok arazoak izan zituzten asteburuan, honako mezu hau agertzen baitzitzaien: "TikTok ez dago erabilgarri une honetan".
Igande arratsaldean pixkanaka hasi zen funtzionatzen aplikazioa jada instalatuta zeukanetentzat. Izan ere, Google eta Apple aplikazioetako dendetan ezin zen erosi. Web nabigatzailean ere zenbait muga zituen artean.
Kargua ofizialki hartu berri duen Donald Trump presidenteak berehala iragarri zuen debekua bertan behera utziko zuela eta lasai egoteko adierazi zien TikToken erabiltzaile estatubatuarrei. TikTokek ere, sare sozialen bidez, presidenteari eskerrak eman dizkio zentsuraren kontra egiteagatik eta epe luzeko konponbide bat lortzeko negoziazio-lanetan arituko direla nabarmendu dute.