Zer aurkituko duzu abenduko GAZTEZULO aldizkarian?

Zer aurkituko duzu abenduko GAZTEZULO aldizkarian? Iritsi gara 2024. urtearen amaierara. GAZTEZULOn ere amaiera baten aurrean gaude. Orain arte ezagutu duzun aldizkaria eraberritu egingo da… baina hori datorren urtean, ez gaitezen aurreratu. Abenduko aleari dagokionez, Maren musikaria dugu protagonista, bere disko berriaren aitzakian. Horretaz gain, beste askotariko kontu interesgarriak ere baditugu. Abenduaren 6tik kalean! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-aurkituko-duzu-abenduko-gaztezulo-aldizkarian-3/@@download/image/AZALA_267.jpg
2024/12/04

 

Iritsi gara 2024. urtearen amaierara. GAZTEZULOn ere amaiera baten aurrean gaude. Orain arte ezagutu duzun aldizkaria eraberritu egingo da… baina hori datorren urtean, ez gaitezen aurreratu. Abenduko aleari dagokionez, Maren musikaria dugu protagonista, bere disko berriaren aitzakian. Horretaz gain, beste askotariko kontu interesgarriak ere baditugu. Abenduaren 6tik kalean!
Zer aurkituko duzu abenduko GAZTEZULO aldizkarian?

Maren Berzosak azaroaren 29an, 22 urte bete bezperan, kaleratu zuen bere bigarren lana. Berarekin mintzatu gara diskoaz, bere optimismo makurgaitzaz eta etorkizunaz. Ez galdu! 


Igone Mariezkurrenak, erreportajea atalean, euskal alpinistarik onenak ezagutarazi dizkigu. Izan ere, abenduaren 8tik 11ra bitarte, Les Piolets D’or (urrezko pioletak) sarieka ekitaldia izango da Italiako San Martino Di Castrozza herrian. Bertan, lau euskal kordada izendatu dituzte. 

Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako asko zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Ainhoa Azkue “NebukaiGOSEX bideopodcast-eko aurkezlearekin ibili gara lardaskan.


Atal arinekin jarraituz, Zirt-Zart deitutakoa ere badugu. Bertan, Oizeder Mayo esatariak ezohiko galderentzat ezohiko erantzunak topatu behar izan ditu. Bi aldiz pentsatu gabe botatakoak izan dira, inongo zentsurarik gabe.



Maitane Uriartek berriz, Ingurumena atalean galdera bat dakar: badakizu adimen artifizialak zenbat baliabide behar dituen funtzionatzeko? AAk aldaketa ugari ekarri ditu gure egunerokora, eta onerako zein txarrerako, gure artean geratzeko iritsi da. Kontua da, bere funtzionamendurako baliabide natural ugari behar dituela, horrek sortzen duen karbono aztarnarekin. Zer egin genezake guk? Hasteko Uriarteren artikulua irakurri! 



Asiako Labirintoak atalean, Olatz Urkiak, Haruo Ono, Fukushimako uretan arrantzan aritzen den japoniarraren istorioa dakar. Merezi du irakurtzea, ez zara damutuko.

Ohitura onak mantenduz lehiaketa, musika, gastronomia, literatura eta pelikula gomendio ugari ere badakartzagu. Baita bidaiak, albiste baikorrak eta argazki bikainak ere. Abenduaren 6tik aurrera eskuragarri, galdu egingo duzu?

Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Informatu zaitez hemen.