Zer aurkituko duzu azaroko GAZTEZULO aldizkarian?
Galtzear dagoen espeziea da Nagore Portugal Otermin proiekzionista. Bere lanarekiko maitasun sutsua du eta, horregatik, arlo honetan aditu eta erreferente bilakatu da. Zinema munduari buruzko hausnarketa interesgarriak utzi dizkigu eskainitako elkarrizketan.
Erreportajea atalean Maitane Legarreta Etxezarreta Harreman osasuntsuen peskizan aritu da Leire Pinedo psikologoarekin batera. Harremanak gure egunerokotasunaren parte dira. Askotariko harremanak izaten ditugu izaera ezberdineko pertsonekin eta sortzen diren korapiloak askatzen lana izaten dugu maiz. Kalte egiten digutenei eusten ere tematu ohi gara, eta horregatik, komenigarria da ditugun harremanak aztertzea.
Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako asko zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Xabin Fernandezekin ibili gara lardaskan.
Atal arinekin jarraituz, Zirt-Zart deitutakoa ere badugu. Bertan, Cris Lizarraga, Belako taldekoak, ezohiko galderentzat ezohiko erantzunak topatu behar izan ditu. Bi aldiz pentsatu gabe botatakoak izan dira, inongo zentsurarik gabe.
Moda Kontuak atalean Iraide Ibarrondok 2024ko udaberri-uda denboraldirako proposamenak zein diren erakutsi dizkigu Parisko moda astea kontuan hartuta. Hurrengo hilabeteetan gailenduko diren joeren berri izan nahi baduzu badakizu!
Sukalde Kontuaken, Oraitz Garciak Italiara eramango gaitu Euskal Herritik atera gabe. Bi italiar eta Euskal Herriaren arteko maitasun istorioa kontatu digu Malatesta kooperatibaren bitartez. Pizza ederrak eta askotarikoak eskaintzen dituen lekua hau Iruñean dago, baina honaino irakurri ditzake. Gehiago jakin nahi baduzu eskuratu azaroko alea!
Pantaila Txikian sailean, Gaizka Izagirrek La Mesias telesaila gomendatu digu. Bere iritziz "espainian inoiz egin den telesailik onenetarikoa". Horrela ote?
Ohitura onak mantenduz musika, telesail eta pelikula gomendio ugari ere badakartzagu. Baita bidaiak, albiste baikorrak eta argazki bikainak ere. Azaroaren 3tik aurrera eskuragarri, galdu egingo duzu?
Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: