Zer aurkituko duzu iraileko GAZTEZULO aldizkarian?

Iritsi da iraila, eta berarekin batera askorentzat errutina ere bai. Iraileko aldapa eramangarriagoa egiteko, gure aldizkaria ere bueltan da, Odei Barroso raperoaren hausnarketa interesgarriz hornitua. Horretaz gain, beste askotariko kontu interesgarriak ere baditugu. Irailaren 6tik aurrera kalean!

Odei Barroso raperoa dugu ikastaro berriko lehen protagonista. Urruñarra lan berria argitaratzear da eta aitzakia hori aprobetxatuz, berarekin elkartu ginen. Musikazale orok irakurri beharreko elkarrizketa dela aurreratuko dizuegu. 

Euskarabentura: Bizitzarako ikasbideaerreportajean Maitane Legarretak Euskarabentura espedizioan parte hartu zuten gazte batzuen hausnarketak bildu dizkigu. Zer pentsatua ematen dute. 

Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako askok zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Itxaso Paya, sortzaile, bertsolari, komunikatzaile, gidoilari, aktore eta kultur ekoizlearekin ibili gara lardaskan.

Atal arinekin jarraituz, Zirt-Zart deitutakoa ere badugu. Bertan, Urtzi Leonet euskara irakasle eta idazleak ezohiko galderentzat ezohiko erantzunak topatu behar izan ditu. Bi aldiz pentsatu gabe botatakoak izan dira, inongo zentsurarik gabe.

Iraide Ibarrondok berriz, Moda Kontuak atalean moda estrukturalaz hitz egin digu. Adierazpen modua dela moda badakigu, baina moda estrukturala pauso bat haratago doa.

Pantaila Txikianen, Gaizka Izagirrek, Under the Brige telesail interesgarriaren berri eman digu. Bullyinga eta adingabeen arteko indarkeria kontuak mahaigaineratzen ditu. 

Ohitura onak mantenduz, musika, bideojokoak, gastronomia eta pelikula gomendio ugari ere badakartzagu. Baita bidaiak, albiste baikorrak eta argazki bikainak ere. Irailaren 6tik aurrera eskuragarri, galdu egingo duzu? 

Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: