Zer aurkituko duzu martxoko GAZTEZULO aldizkarian?
Sarreran aipatu bezala, elkarrizketa nagusian Izan Iñurriko kideekin hitz egin dugu. Julene Illarramendi Elexpuruk abiatu zuen 2019an, eta Euskal Herri osoko berrehundik gora iñurri batu dira dagoeneko. Ez galdu elkarrizketa!
Erreportajea atalean Maitane Legarreta Etxezarretak Baginen bakarrizketak antzezlaneko aktoreekin mintzatu da sexuaz, honen inguruko tabuez eta bestelako gai interesgarriez.
Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako askok zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, ezta? Bada, oraingoan Oihana Rodriguez, Akaleia taldeko abeslariarekin, ibili gara lardaskan.
Atal arinekin jarraituz, Zirt-Zart deitutakoa ere badugu. Bertan, Miren Arrieta aktoreak ezohiko galderentzat ezohiko erantzunak topatu behar izan ditu. Bi aldiz pentsatu gabe botatakoak izan dira, inongo zentsurarik gabe.
Iraide Ibarrondok, berriz, moda kontuak dakartza. Hain justu, genderless modari buruzkoak bildu ditu bere artikuluan. Ideiak hartu nahi badituzu, badakizu zer egin.
Pantaila Txikian atalean, Gaizka Izagirrek, topikoak pikutara bidali, emakumeen borroka ederki islatzen duten askotariko telesailen zerrenda osatu du.
Ohitura onak mantenduz musika, eta bestelako gomendio ugari ere badakartzagu. Baita bidaiak, albiste baikorrak eta argazki bikainak ere. Martxoaren 1etik aurrera eskuragarri, galdu egingo duzu?
Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: