Zer aurkituko duzu urriko GAZTEZULO aldizkarian?
Urria, errutina betean sartuta gaude guztiok… baina laster Gau Beltza dator! Itxaronaldi arintzeko hemen dator gure aldizkaria! Iruñeko Black Power aktibista taldeak zer pentsatua ematen duen elkarrizketa interesgarria eskaini digu. Horretaz gain, beste askotariko kontu interesgarriak ere baditugu. Irailaren 6tik kalean!
Maimouna Cissokho, Kami Magassa eta Alice Addo Iruñeko Black Power kolektiboko aktibistak dira. 2017an sortu zen kolektiboa sei kiderekin, egun hogeitik gora dira, guztiak 13-22 urte arteko neskak. Hitzaldiak eta antzezlanak burutzen dituzte ikasgeletan, beste gauza askoren artean, arrazakeriaz, identitateaz, besteen eta norberaren espektatibez… hausnartu eta bideak urratzeko. Ez galdu!
Igone Mariezkurrenak, erreportajea atalean, ESAS elkartea ezagutarazi digu. Elkarteak musika klasikoan aritzen diren emakume profesionalen jarduna argitara ekartzea, orkestra sinfonikoetan partaidetza handiagoa lortzea eta etorriko direnei erreferenteak erakustea du helburu.
Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako asko zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Iker Plazaola, Zarramarra podcasteko sortzaileetako bat eta Gora Bihotzak saioko kolaboratzailearekin ibili gara lardaskan.
Atal arinekin jarraituz, Zirt-Zart deitutakoa ere badugu. Bertan, Esti Markez musikariak ezohiko galderentzat ezohiko erantzunak topatu behar izan ditu. Bi aldiz pentsatu gabe botatakoak izan dira, inongo zentsurarik gabe.
Maite Uriartek berriz, Ingurumena atalean hirigintza jasangarria izan du hizpide. Zer den eta gaur egungo bere erronkak zein diren jakin nahi baduzu, ez galdu!
Pantaila Txikianen, Gaizka Izagirrek, Cómo cazar a un monstruo dokumentalaz hitz egin digu. True crime generoa gustukoa izan ala ez ikusi beharrekoa dela esan digu.
Ohitura onak mantenduz musika, gastronomia eta pelikula gomendio ugari ere badakartzagu. Baita bidaiak, albiste baikorrak eta argazki bikainak ere. Urriaren 4tik aurrera eskuragarri, galdu egingo duzu?
Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: