Zer aurkituko duzu uztaileko GAZTEZULO aldizkarian?

Zer aurkituko duzu uztaileko GAZTEZULO aldizkarian? Uztaila iritsi da azkenean. Oporrak izan ala ez, bizitzako gauza txikiez gozatzeko beta gehiago eskaini ohi duen hilabetea da. Beharbada gehiago irakurtzeko aprobetxatuko duzu. Hala bada, ez galdu Paula Fernandezek, sare sozialetako eduki-sortzailea eta lodifobiaren aurkako aktibistak, esateko duena, merezi du eta. Horretaz gain, beste askotariko kontu interesgarriak ere baditugu. Uztailaren 5etik kalean! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-aurkituko-duzu-uztaileko-gaztezulo-aldizkarian-2/@@download/image/azala-263.jpg
2024/07/03
Uztaila iritsi da azkenean. Oporrak izan ala ez, bizitzako gauza txikiez gozatzeko beta gehiago eskaini ohi duen hilabetea da. Beharbada gehiago irakurtzeko aprobetxatuko duzu. Hala bada, ez galdu Paula Fernandezek, sare sozialetako eduki-sortzailea eta lodifobiaren aurkako aktibistak, esateko duena, merezi du eta. Horretaz gain, beste askotariko kontu interesgarriak ere baditugu. Uztailaren 5etik kalean!
Zer aurkituko duzu uztaileko GAZTEZULO aldizkarian?

Paula Fernandez dugu uztaileko protagonista. Gasteiztar hau eduki-sortzailea eta lodifobiaren aurkako aktibista sutsua da. Hain da horrela, ezen institutuetan hitzaldiak eta askotariko saioak ere egiten baititu gazteak sentsibilizatu nahian. Gauza hutsalak partekatuz ere aktibismoa egin litekeela sinisten dutenetakoa ere bada. Hausnarketa interesgarriak partekatzen ditu elkarrizketan.

Pertsonala kolektibo bihurtu deitutako erreportajean, Maitane Legarretak Gu ere bagara proiektua ezagutarazi digu. Proiektuak Getxoko LGTBI+ kolektiboko pertsona helduei ikusgarritasuna eman eta ahotsa zabaltzea du helburu. Ezagutu proiektuaren xehetasun guztiak!

Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako askok zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada, oraingoan Goiuri Eceiza Naiz irratiko Bigarren kafea saioko esatariarekin ibili gara lardaskan.

Atal arinekin jarraituz, Zirt-Zart deitutakoa ere badugu. Bertan, Ianire Aranzabe, —Esanezin moduan ezagutuko duzue ziur—, musikariak, ezohiko galderentzat ezohiko erantzunak topatu behar izan ditu. Bi aldiz pentsatu gabe botatakoak izan dira, inongo zentsurarik gabe.



Maite Uriarte berriz, Ingurumena atalean baso bainuen onurez mintzatu zaigu, finean, naturarekin bat egiteak dakartzan abantailak aipatzen ditu, askotan ahazten baitzaigu eta ona da gogoratzea.

Pantaila Txikianen, Gaizka Izagirrek, Prisoner telesail interesgarriaren berri eman digu. Espetxe bateko lau langileren nondik norakoak jarraituko ditugu… eta honarte konta dezakegu!



Ohitura onak mantenduz, musika, gastronomia eta pelikula gomendio ugari ere badakartzagu. Baita bidaiak, albiste baikorrak eta argazki bikainak ere. Uztailaren 5etik aurrera eskuragarri, galdu egingo duzu?

Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: