Zer da 'Wordle', hitzak asmatzeko joko biral berria?

Nahikoa da edozein nabigatzailetatik hemen sartzea jolasten hasteko. Jokoak ezin hobeto funtzionatzen du mugikorrean edo ordenagailuan, eta prozedura oso erraza da: 5x6 karratutxo dituen lauki da, azpian teklatu birtual bat duena. Lauki bakoitzean hizki bat doa eta lerro bakoitzean hitz bat. Bost hizkiko hitz bat idazten duzunean, "Enter" sakatu beharko duzu teklatu birtualean, zure saiakera sartzeko.
- Ingeleseko bost hizkiko hitz bat asmatu behar da, sei saiakeratan soilik.
- Hitza sartu eta "Enter" teklari eman ondoren, proposatutako hitzaren letrak koloreztatu egiten dira.
- Hizkia berdea jartzen bada, hizki hori hitzean dagoela esan nahi du eta, gainera, posizio egokian dagoela.
- Hizkia horia jartzen bada, hizkia hitzean dagoela esan nahi du, baina posizio okerrean.
- Hizkia gris geratzen bada aldiz, hitzaren parte ez dela esan nahi du
Hiru pista horiek nahikoa izan beharko lukete zure hitza asmatzeko. Baina jokoak, gainera, apur bat gehiago laguntzen dizu, dagoeneko erabili dituzun letrak teklatuan nabarmenduta utziz. Baliteke ordea letra bera errepikatzea, eta hori bai, jokoak ez dizu adierazten.
Sortzailea software ingeniari bat da, Reddit-en lan egin ohi zuena, eta jolasa sortzearen arrazoia berari eta bikotekideari hitz-jokoak gustatzen zaizkielako izan zen, besterik gabe. Josh Wardle du izena, eta 2021eko urrian kaleratu zuen Wordle. Azaroan 90 bat lagunek jokatu zuten, eta 2021eko urtarrilerako 300.000 jokalarien muga gainditzea lortu du.