Zer euskal abizen daude desagertzear?
Abizen batzuen biziraupena jokoan da. Irakurri albistea eta jakin ezazu zeintzuk diren.
Espainiako Estatuko Estatistikako Institutu Nazionalak abizenen inguruko azterketa egin du, eta haren esanetan, zenbait euskal abizen desagertzeko arriskuan daude. Zeintzuk diren jakin nahi al duzu?
- Garaigordobil: 67 pertsonak baino ez dute hau lehen abizen eta 71 pertsonak bigarren. Gehienak Arabakoak omen dira, eta Gipuzkoan omen daude gutxien.
- Mañarikua: 11 pertsona baino ez dira Mañarikua lehen abizen dutenak, eta 18 bigarrena dutenak. Gehienak Gipuzkoan bizi dira eta Bizkaian daude gutxien abizen honekin.
- Andetxaga: 17 pertsonaren lehen abizena da eta bederatziren bigarrena. Gehienak Gipuzkoakoak.
- Zuazubizkar: zortzi pertsona baino ez omen daude abizen honekin eta denek bigarrena omen dute.
- Zengotitabengoa: 48k dute abizen hau lehena eta 30ek bigarrena. Bizkaia eta Arabakoak dira.