Zer gertaera astronomiko ezohiko gertatuko da otsailean?
![Zer gertaera astronomiko ezohiko gertatuko da otsailean? Zer gertaera astronomiko ezohiko gertatuko da otsailean?](https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-gertaera-astronomiko-ezohiko-gertatuko-da-otsailean-adi-ez-da-halakorik-izango-beste-400-urtean/@@images/4331eef7-4473-42a7-837f-94c76107efe3.jpeg)
Otsailaren 28an Merkurio, Artizarra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno ikusi ahal izango ditugu zerura begiratuta. Eguzkiaren alde berean kokatuta daude hainbat planeta orain, eta lerrokatzeak hain arraroak ez badira ere, planeta hauen kokapenaren zehaztapena eta aldi berean hainbeste izatea gertaera berezia da. 400 urte baino gehiago igaro beharko dira halako zerbait ikusteko, 2492.urtera arte itxaron beharko omen da hain zuzen ere.
Planeten lerrokatzea urtarrilean hasi zen eta sei planeta oso gertu ikus zitezkeen. Hilabete honetan Merkurio izango da agertuko den zazpigarrena.
Gertaera astronomiko hau ikusi nahi baduzu, eguzkia ezkutatu eta 30-45 minutura hego-mendebaldera begiratu beharko duzu. Argi handirik ez dagoen toki batean kokatzea gomendatzen da, mendi edo landa aldean. Bestetik, zerua ahalik eta oskarbien dagoen tokia bada hobe, gaurdina deritzona.
Planeta batzuk lehen begi-kolpean ikusi ahal izango dira, baina guztiak ondo ikusteko, hobe izango da teleskopioa edo prismatikoak erabiltzea. Gainera, halakoen laguntzaz, detaileei erreparatzeko aukera izango duzu, hala nola Saturnoren eraztunei.
Mendebaldera begiratu eta planetak honela kokatuta egongo dira ekialderantz: Marte, Jupiter, Urano, Artizarra, Neptuno, Merkurio eta Saturno. Kokatu ezinda bazaude, honako aplikazio hauek jaitsi ditzakezu: Start Map edo Sky Map.