Zer gertatzen da zure datuekin sare sozialak borratzean?

Zer gertatzen da zure datuekin sare sozialak borratzean? Noizbait Twitter, Facebook, Instagram edota bestelako sareak ezabatzeko gogoak sartu zaizkizu? Bada jakin horrek ez duela zure arrastoa ezkutatuko! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-gertatzen-da-zure-datuekin-sare-sozialak-borratzean/@@download/image/1522941905_287800_1523126526_noticia_normal.jpg
2018/04/10
berria
Noizbait Twitter, Facebook, Instagram edota bestelako sareak ezabatzeko gogoak sartu zaizkizu? Bada jakin horrek ez duela zure arrastoa ezkutatuko!
Zer gertatzen da zure datuekin sare sozialak borratzean?

Black Mirror telesaileko kapituluak ikusi, notiziak irakurri eta mugikorrari loturik bizi zarela sentitu duzun bakoitzean, ziur sare sozialetako kontuak ezabatzeko gogoak sartu zaizkizula. Beharbada, noizbait pausoa ere eman duzu, eta zure Twitter, Facebook edota Instagrameko kontuak itxi dituzu, sarean zure arrastoa ezkutatzeko saiakeran. Zoritxarrez, ekintza horrekin zure datuak ez dira besterik gabe desagertuko; orduan, zer egin behar da?

 

Datuen arabera, soilik Facebooki egunean 50 minutu eskaintzen dizkiogu, eta ia beste horrenbeste gainontzeko sareei. Horrek esan nahi du, konektatzen garen bakoitzean sekulako informazio pila eskaintzen diegula gure sareei. Gure kontuak pribatuak izango dira bai, baina berriki jakin denez, Facebookek libreki saldu ditu bere erabiltzaileen datuak.

 

 

Hala, Facebookeko kontua eliminatzera bazoaz, kontuan izan ez dutela zure informazio guztia ezabatuko. Kontuak berak abisatzen duenez, beste erabiltzaileei bidalitako mezuak eta igotako hainbat materialen kopiak beren datu basean geldituko dira. Gainera, Facebookekin lotura duten aplikazioek ere zure datuak gordeko dituzte.

 

Horren aurrean, aukera bat da zure eduki guztiak pribatuan jartzea, inork ikusi ez ditzan. Lana da, baina horrela, inork ez du zure edukietara iristeko aukera izango. Facebooken ezin da zerotik hasi, beti gordeko du zure informazio tronkala; baina Chromeren Social Book Post Manager programa erabilita, denbora bateko informazioa ezabatu ahal izango duzu.

 

 

Instagramen funtzionamendua antzekoa da; kontua betirako ezabatu daiteke, baina link-a nahiko ezkutuan dago. Horrekin batera, kontua pribatuan jarri daiteke, edo denbora batez suspenditu. Dena den, bilatzailean zure argazki batzuk agertu daitezke noizbehinka. Instagramen ezin dituzu zure argazkiak kolpe batean eliminatu, beraz, eskuz banan-banan kendu beharko dituzu.

 

Azkenik, Twitter ezabatzeko arazorik ez duzu topatuko, baina beste behin, zure txioak airean gelditu daitezke. Txioak ezabatzeko Tweetdeleter edo Tweetdelete aplikazioak erabili ditzakezu; badira ere kontua husteko aplikazioak. Interneten zure arrastoa ezabatzeko prest?