Zein herrialdek sinesten dute gehien estralurtarretan?
36 herrialdetako ia 25.000 helduri egin diete galdera. Emaitza zein izan den jakin nahi al duzu?
Film eta telesailek behin baino gehiagotan erakutsi dizkigute estralurtarrak, eta estralurtarren inguruko gertakarien berri ere izan dugu, sinestea ala ez norberaren esku dagoen arren. Ipsos multinazionalak inkesta bat egin zuen hogeita hamasei herrialdetako 24.471 helduren artean eta galderetako batean estralurtarrek 2023an Lurra bisitatuko ote zuten galdetu zuten. Horko emaitzekin grafikoa egin du Visual Capitalistek.
Zein herrialdek sinesten du gehien estralurtarretan? Asia eta Hego Amerikako herrialdean ageri dira zerrendaren goialdean. Indian %43k erantzu du bisita espero zutela iaz. Honakoak dira hurrengoak zerrendan: Saudi Arabia, %38; Arabiar Emirerri Batuak, %36; Tailandia, %29; Kolonbia, %26; Txina, %25; Peru, %23; Indonesia eta Singapur, %22, eta Mexiko, %21. Espainiaren kasuan, %15ekoa da portzentaia, Irlanda eta Suediaren pare, eta Frantziarenean, berriz, %12.
Estralurtarren bisitan fede gutxien zuten herrialdeak, berriz, hauek izan dira: Japon, %8; Belgika, Polonia, Israel, Suitza, eta Erresuma Batua, %10; Herbehereak, %11; eta Kanada, Hungaria, Hego Korea eta Frantzia, %12.
2024.urtea amaitzear da, baina 2025ean estralurtarrak guregana etorriko direla iruditzen al zaizu?