Zergatik ez da krisi klimatikoa koronabirusarena bezalako urgentziaz tratatzen?
Pandemia bat geratzeko ekintzak hartzea ezinbestekoa da noski, baina klima-aldaketaren krisia ere arazo larria da eta guztion existentziarentzat mehatxu bat. Orduan, zergatik ez da urgentzia berdinaz tratatzen?
Mundu osoari eragiten dion larrialdia da eta jada jende ugari hil du, milioika eta milioka pertsona arriskuan dauden bitartean. Bere efektuak zabaltzen diren bitartean munduko ekonomiak ezbaian jarriko ditu eta herrialderik behartsuenak baliabide eta azpiegiturarik gabe utzi. Baina noski, ondorio hauek klima-aldaketarenak dira eta ez koronabirusarenak. Gobernuek ez dituzten larrialdi planak martxan jarri honek izango dituen aldaketa dramatikoez ohartaraziz.
Koronabirusak jada 3.000 pertsonatik gora hil ditu eta larria da. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, airearen kutsadurak soilik, urtean 7 milioi pertsona hiltzen ditu. Hala ere, inongo herrialdeetako presidenterik ez da azaldu herria lasaitu ahian. Klima aldaketak deborarekin pandemia guztiak gaindituko ditu, horregatik, ezinbestekoa da honen ondorioak gutxitzen saiatzea prebentzioaren bitartez.
Egia da koronabirusa arrisku berehalagokoa dela, aldiz, klima aldaketaren arazoa urrun ikusten dugu oraindik. Gaixotasun batean ez bezala, ez da horren ikusgarria nahiz eta guztioi eragingo digun berdin. 2018an 60 milioi pertsonek pairatu zituzten muturreko klimaren ondorioak. Europan, Japonian eta Estatu Batuetan 1.600 pertsona hil ziren beroaldiagatik, urakanengatik eta suteengatik.
Yorkshire-n berriki gertatu diren uholdeek erakusten dutenez, muturreko klimak giza galera eta galera ekonomikoak dakartza. Antartikako izotza utzen ari da azken hamarkadetan baino sei aldiz azkarrago. NBEren arabera hamar uste ditugu planetaren tenperatura 1.5 gradutara ez igotzeko zerbait egiteko.
Gainera, pandemiak eta krisi klimatikoak batera joan daitezke: ikerketek diote aldaketa klimatikoek espezieak altitude altuagoetara eraman ditzakeela, gaixotasun ez horren ohikoekin harremanetan jarriz. Harrigarria da beraz, jendeak krisi klimatikoa etorkizun urruneko zerbait bezala hautematea, jakinda ere jada milioika pertsonek pairatzen dituztela bere ondorioak gaur egun.
Zer gertatuko litzateke urgentzia berdina sentituko bagenu krisi klimatikoaz, koronabirusarekin gertatzen den bezala? Zein neurri hartuko genituzke? Beharbada negozio eta etxebizitza guztiak termikoki isolatzea litzateke neurrietako bat edo diru gehien dutenei bidaitzeagatik zerga berezi bat jartzea. Aldi berean, garraio publikoa doan izango litzateke 30 urtetik beherakoentzat edo diru sarrera eskasak dituztenentzat. Energia berriztagarria bikoiztuko litzateke, lanpostu berriak sortuz eta airea garbituz. Gobernuek eten egingo lituzkete erregai fosiletako inbertsioak eta zuhaitzak landatzeko programak jarriko lituzkete martxan.
Horiek izan beharko lukete neurri batzuk, baina bada ezberdintasunik koronabirusa eta krisi klimatikoaren artean: ez genekien Covid-19a etorrik zenik. Badakigu krisi klimatikoa badatorrela, baina gaixotasun berri hau ez. Horrela, osasun larrialdiari aurre egiteko prestatuak egon ez arren gobernuek berehala hartu dituzte neurriak pandemia honi aurre egiteko.
Koronabirusak erronka eta mehatxu ugari planteatzen ditu, baina baita aukerak ere. Zentzuzko erantzuna litzateke berotegi efektuaren aurrean garraioa denon eskura jartzea, etxebizitzak isolatzea eta ingurugiroarentzat kaltegarriak ez diren lanpostuak sustatzea. Pandemia geratzeko neurriak beharrezkoak noski, baina berau aprobetxatuz aipatutako neurriak hartzea ere ez legoke gaizki. Ez da urgentzia berdina sentitzen ordea. Hala ere, koronabirusaren krisiak zerbait erakutsi badigu egin daitekeela da, determinazioa eta gogoa behar dira ordea eta oraingoz ez dago horrelakorik. Zaldibarko egoera ere hor dago ez dezagun ahaztu gai honen larritasuna, ea osasun krisi honek hausnartzeko bederen ematen digun!