Zergatik gogoratu ohi ditugu aspaldi aspaldian entzuten genituen abestietako letrak?
Egitura, errepikapena, eta batez ere, emozioa dira bedenkazio/madarikazio honen gakoak.
Zure memoriak ez du zentzurik. Entzun eta zazpi segundora izenak ahazten dituzu. Medikuarekin zenuen hitzordua erabat pasatu zaizu, aipatu gabe utziz egunean zehar ahazten zaizkizun gauzen zerrenda ia amaigabea. Ia egunero zabiltza etxetik zehar zure mugikorra topatu nahian. Desesperatu egiten zara. Bada zerbait sekula ahazten ez zaizuna: zergatik ezin duzu burutik kendu 15 urte zenituela abesten zenun abesti madarikatu hori? Zure garunak benetan uste al du abesti hori gogoratzea ezinbestekoa dela zure biziraupenerako? Ez da unibertsoaren txantxa bat. Arrazoi zientifikoak daude fenomeno honen atzean.
Hori dio behintzat Kelly Jakubowski-k, musikaren psikologiako irakasleak. The Conversation webgunearentzat egindako elkarrizketa batean dioenaren arabera, bere ikerketek erakutsi diote aspaldi aspaldian entzuten genituen abestien letrak oroitzearen arrazoi nagusia musikaren erritmoa eta konpasa direla, datorren hitzaren inguruko pistak ematen baitituzte eta horrek hitzak gogoratzen laguntzen du. Modu berean, abestien melodiak letra, esanguratsuak diren pusketetan banatzen laguntzen du. Guztiak eragina du abestia gogoratzerako garaian.
Bestalde, baliabide literaioak daude, adibidez errima edo aliterazioa. Memorizazioan izugarri laguntzen dute. Gure garunari patroi bat eskaintzen diote eta horrek beti laguntzen du. Baina, abesti horiek memorian iltzatuak gelditzearen errudun nagusia errepikapena da. Jakubowski-ren hitzetan "musika horren sakon errotuta egotearen arrazoi nagusia, abesti bera behin baino gehiagotan entzuten dugula da gure bizitza osoan zehar. Horregatik automatikoki biltegiratzen dira gure memorian". Abestu egiten dituzu pentsatu aurretik ere.
Azkenik, bada beste zergati ahaltsua bat ere. Musikak beti osagai emozional oso indartsua du. "Giza garunari sentimenduekin zerikusia duen orori lehentasuna ematea gustatzen zaio. Ikerketek erakutsi dutenaren arabera, musikara pertsona katigatzearen arrazoi nagusia transmititu eta gogorarazten dituen emozioen aniztasuna da. Abesti bakoitzak zure izatearen zati batekin konexio emozionala du. Abestia gogoratzea, zure burua gogoratzea da".