Zergatik sortu du horrenbesteko oihartzuna "The Substance" pelikulak?

"The Substance" pelikulak hautsak harrotu ditu zine garaikidearen panoraman edertasun eta handitakeriaren kulturaren ikuspegi ausart eta aztoratzailea eskaintzeagatik.

Coralie Fargeat-ek zuzendutako pelikula honek gorputz-ikara eta satira soziala nahasten ditu modu txundigarrian. Beti gazte mantendu nahiaren eta glamurrarekiko obesioek izan ditzaketen arriskuak modu groteskoan erakusten ditu, erraietatik. 

Eraldaketa eta gainbehera fisikoaren istorioaren bitartez, The Substance filmak, inposatzen zaizkigun edertasun estandarren toxikotasuna islatzen du, famak duen azalekotasunaren kritika erradikala eta perfekzio estikoarekiko obsesioa kritikatzen dituen bitartean. 

Ikusleak benetan harrapatu dituena Demi Moore-n interpretazio ahaltsua izan da, bere ibilbideko paperik konplexuena eginez. Pelikulak berak ere atmosfera itogarria du. Filma oso txalotua izan da bere efektu ikusgarriengatik ere, zenbaitetan ikuslea aho zabalik utziz. Momentu groteskoak baldin baditu ere, adituek nabarmendu dute pelikularen helburu bakarra ez dela zirrara eragitea, baita gizarte moderno honetan, zahartzearen inguruko hausnarketa bat eskaintzea ere. 

The Substance-k, oro har, kritika onak jaso baditu ere, eztabaida sortu du. Elkarrizketa mamitsuak aurkitu litezke sareetan, pelikularen harira, feminismoaz eta inposatutako edertasunari buruz. Askok diote, pelikularen alderik onena hori dela, gai konplexuen inguruan elkarrizketak sortzeko duen ahalmena. Filmak ez du ezer zentsuratzen, eta horregatik, beldurrezko pelikulen zaleez gain, istorioan interesatu dira analisi kultural eta kritika sozialak egiten dituzten ikus-entzunezkoak nahiago dituztenak.