Zertarako erosi arropa? Alokatu!
Arropa berrerabiltzeko filosofia ZARAri tronua kentzera dator!
Ez ahaztu izen hauek: Rent The Runway, Le Tote eta Kleiderei. Hiru enpresa hauek ez dute arropa saltzen, ez behintzat orain arte egin den moduan; filosofia berri batekin datoz, eta Inditex erraldoiari tronua lapurtzeko aukera dute!
Zertarako erosi, alokatzeko aukera baduzu? Ideia honekin, Rent The Runway enpresak arropa garestia denbora tarte batez bereganatzeko aukera eskaintzen hasi zen 2009 urtean. Hala, luxuzko arropak erosteko aukera ez zutenek marka garestieneko produktuak alokatzen hasi ziren; duela gutxi, enpresa low-cost produktuekin hasi zen lanean, filosofia berarekin.
Arropa alokatzearen ideia harago doa, eta armairua sarean izatearen kontzeptua ari dira garatzen. Horrela, ez dugu arroparekin aspertzeko arriskurik, ez dugulako behin edo bitan erabili eta bueltatu besterik egin behar.
Antzeko ideia izan zuen Le Tote enpresak; senide artean arropak aldatzen ibili ondoren, sortzaileak konturatu ziren negozio izan zitekeela etengabe eskuz aldatzen doan armairu ibiltari bat, eta hala sortu zuten. Bezeroek 60 euro inguru ordaintzen dituzte hilabetean, eta trukean, hiru arropa eta bi osagai jasotzen dituzte. Aspertzen direnean, bueltatu eta eskari berri bat jasotzen dute.
Kleiderei enpresak beste kontzeptu bat garatu du; arropa liburutegia. Modak orain arte garatutako "erabili eta bota" mezuarekin amaitu nahi zuten sortzaileek, baina etengabe arropa berria probatzen ibiltzeari utzi gabe. Hala, sistema hau garatu dute: hilean 34 euro ordainduta, Kleidereiren erabiltzaileek lau arropa pieza jasotzen dituzte, beren estiloarekin lotuta. Jasotako arropa gehiena bigarren eskukoa da, edota inguruko diseinatzaileena, baina sekula ez moda azkarreko marketakoa. Zer iruditzen zaizue ideia?
*Iturria: El País.