Zerua salgai?

Eliza kristau batek zeruan lursailak saltzen ditu. Metro karratuko 100 dolar. Noski, eskaintza birala bilakatu da.

Denboraren Amaierako eliza kristaua da egitasmoa martxan jarri duena. Biralak bilakatu dira
zeruan lursailak ("zerusailak" esan beharko genuke?) saltzeagatik.

Eliza honek ziurtatzen duenez, 2017an Jainkoak partzela hauek saltzeko baimena eman zien. Erosleei ziurtatzen diete Jainkoaren jauregitik hurbil daudela partzela horiek.

Eskuorri batean azaltzen dute erosketa prozesua. Erdiko klaseko etxe baten irudia erakusten du zeruan eta lauko familia bat, urrezko eskailerak igotzen, etxerantz.


Ordaintzeko aukeren artean Visa, MasterCard, Google Pay, American Express eta Apple Pay onartzen ditu. Epe luzera ordaintzeko aukera ezberdinak ere eskaintzen ditu.