ZETAKek kaleratu berri duen abesti berria entzun nahi?
Gaurko egunez, ZETAKek Hileta kantu nafarra izeneko single berria kaleratu du. Reparazen ahotsari, oraingo honetan, Maixux Zugarramurdi batu zaio, lehen aldiz, publiko zabal batentzat abestuz. Bere ahotsa eta sentimendua, oraingoan ziur, milaka pertsonengana iritsiko dela.
Izan ere, Maixux Zugarramurdik bizitza osoa baldin badarama ere kantuan, eremu pribatuan abestu du, eta duela gutxi senarra galdu eta alargundu zenetik, ez du gehiago abestu. Kantu hau izan da bere itzulera musikaren mundura, jada hunkigarria den abestiari, testuinguruak are eta emozio gehiago ipiniz.
Pello Reparazek ere pertsona maite bat galdu du —bere aitona—, eta abesti honetan aurkitu du dolua prozesatu eta bere gogoetak askatzeko espazioa. Horren intimoa den proiektu batean Maixux Zugarramurdirekin kolaboratzea ez da ausazko erabakia izan. Biek partekatzen dute doluaren bizipena, testuinguru ezberdinetan bada ere, eta Pellok Maixux Zugarramurdiri berriro kantatzeko arrazoi bat eskaini nahi izan dio. Horrela, abesti hau omenaldi zein katarsi partekatu bat bilakatu da.
Bestalde, ZETAKek helburu berezi bat du abesti honekin: Maixux Zugarramurdiren ahotsa Euskal Herri osoan entzun dadila. Maixux Zugarramurdi ez da oraindik publiko masibo batera iritsi. Etxean abestu du, bere buruarentzat, bereentzat. Belaunaldi horretako gizon musikariak ezagun ditugu Euskal Herrian: Laboa, Lertxundi, Martikorena… emakume erreferente askorik ez dugu ordea.
ZETAKek hori aldatzen lagundu nahi du Maixux Zugarramurdi aditzera emanez. Minutu gutxitan bere ahotsa milaka eta milaka pertsonek entzungo dute, zoritxarrez beste emakume askorena entzun ez den bezala.
Orain zuek duzue abeslari honi merezi duen bozgorailua emateko aukera, eta horregatik ZETAKek, single honen bidez goinbita luzatzen du, Hileta kantu nafarra-ren parte izatera. Kantu eder honekin, ZETAKek, Maixux Zugarramurdiren talentu eta erresilientzia omendu nahi du, Euskal Herriko txoko guztietara iristen den bitartean. Ez galdu!