Zientzia aurrera?
Harvard Unibertsitateko ikerlari talde batek paralisiari aurre egiteko modua aurkitu du tximinoekin egindako frogetan. Paralisiaren jatorria burmuinaren eta bizkarrezur-muinaren arteko konexioaren haustura izanik, tximino baten burmuinean elektrodoak jarrita, paralisia duen beste baten mugimenduak gidatzea lortu dute. Animaliekin egiaztatutako aurkikuntza gizabanakoekin praktikan jartzeko bideak aztertzen ari dira orain.