Zientziak mugikorrek minbizia pairatzeko arriskua handitzen duten ideia baztertu du

Azken 30 urteetan, 22 herrialde ezberdinetan, 63 ikerketa egin dira eta ondorioak garbiak dira: mugikorrei lotutako minbizi arriskurik ez dago.

2011n piztu zituen alarma guztiak Minbiziaren Ikerkuntzarako Nazioarteko Agentziak (IARC bere ingeleseko sigletan). Mugikorrek igortzen dituzten erradiazioek minbizia sortu lezaketela iradoki zuen. Iragarpena zuhurra izan zen, baina mota guztietako titularrak sortu zituen. Honela, mugikorrek eta antenek minbizia sortzeko arriskua areagotzen dutenaren sinesmen kolektiboa finkatu zen.

Albiste harekin ia guztiok kezkatua geratu ginen, minbizia eragiteko gai den aparatu bat ote daramagu poltsikoetan? Hala ere, ordutik, mugikorren erabilera hazi baino ez da egin. Baina, gure osasuna narriatu al lezakete? 2011ako IARCren iragarpena ez zen arinkeriaz bota. Mugikorren erabilera minbizi mota batzuekin lotzen zuen zientzia ikerketetan oinarritzen zen. Alta, ebidentzia ez zen nahikoa indartsua, lan horiek mugak zituzten. Horregatik egin nahi izan zuen iragarpen zuhur bat, ikerketa gehiagorako ateak irekita utziz.

Orain zientziak, bestelakoa dio. Ken Karipidis buru duen ikerketa berri batek IARCk bildutako ebidentzia guztiak aztertu ditu. Ikerketa berri honek ikuspegi sakonagoa eskaintzen du, argiagoa eta eguneratua. 

Karapidis-en taldeak azken 30 urteetan egin diren 63 ikerketa berrikusi ditu. Gainera, lan bakoitzaren indarguneak kontuan izan ditu, baita isuri posibleak ere. Emaitza? Ebidentziak ez du, mugikorra erabiltzeagatik, gehien ikertutako minbiziak garatzeko arrisku esanguratsurik ikusten. Zientzialariek ez dute patroi argi bat ikusi mugikorraren erabilera eta minbizi arriskuaren artean. Hitz gutxitan: ebidentzia berrienek iradokitzen dute, ziurrenik, mugikorrek ez dutela minbizia sortzen. 


Iturria: https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S0160412024005695