ZIRT-ZART: LEIRE BERASALUZE
“Doktorego tesitik bizirik atera izana da nire lorpenik handiena”
LEIRE BERASALUZE (ADUNA, 1992), LEIRE LETU IZENEZ EZAGUNA, KRIMINOLOGOA ETA ZUZENBIDEAN DOKTOREA DA, BAINA ASKOK MUSIKARIA DELAKO EZAGUTUKO DUZUE. ZUEK ERABAKI BERE ERANTZUNAK KRIMINALAK DIREN ALA EZ.
- Nori bidali diozu azken mezua? Eta zer mezu izan da?
Amets Aznares tronboi-jotzaile lagunari. “Bettu hola geatu naiz” eranskailua. - Nork dakizki zure sekretu gehien?
Olaia Inziarte izan daiteke pertsonetako bat. - Zer abestik gogorarazten dizu zure haurtzaroa?
Eagles-en New kid in town. - Zer janari konbinazio bitxi duzu gustuko?
Aliolia eta roquefort saltsa. - Zer da zure lanbidean ikasi duzun gauzarik bitxiena?
Bai musikak eta bai unibertsitateak: egoaren beharrezko kontrola, umiltasuna bidea izanda. - Zer hitz edo esaldi erabiltzen duzu behar baino gehiagotan?
“No haze”. - Zer prestatu ahalko zenuke oraintxe bertan hozkailuan daukazunarekin?
Ezer gutxi. Uraza entsalada, tomate apur batekin eta aguakate laurden batekin. - Zer momentutan sentitu izan zara zoriontsuen?
2022ko abenduaren 25ean, Iruñeko Zentraleko kontzertuan, Joseba Tapia eta Chill Mafiarekin eszenatokia partekatzen eta ondorengo parrandan. - Zertaz damutzen zara gehien?
Egia esan, ezertaz ez. Zerbait esatekotan, parrandan ibili, etxerako ordua dela jakin, baina bertan jarraitzeaz (behin baino gehiagotan). - Zer soinu edo zarata gustatzen zaizu gehien?
Dultzaina. - Zer izan da zure lorpenik handiena?
Doktorego tesitik bizirik ateratzea. - Tatuaje bat egin beharko bazenu gaur, zer izango litzateke?
Eguzki bat esan behar nuen, baina badut. - Zer izan da lagun bat laguntzeko egin duzun erokeriarik handiena?
Ingeleseko titulu bat faltsifikatzea. - Nola hartzen dituzu erabaki zailak?
Nire ilargia Kaprikornion dudanez, hoztasun absolututik, eta ondoren prozesatu eta negar egin. - Nola deskribatuko zenuke zure burua hiru hitzetan?
Alaia, inpultsiboa, eta dramatikoa. - Jabetzan duzun zer gauza bota beharko zenuke?
Armairuko hainbat janari. - Dena dakien izaki bati galdera bat egin ahal izango bazenio, zer galdetuko zenioke?
“Eta bizitza amaitzean, zer?”. - Zer oroitzapen ezabatu nahiko zenuke eta zein betiko gogoratu?
Ez nuke bakar bat ere ezabatuko, eta betiko gogoratu… gehiegi! - Zer da besteengan gehien gorroto duzuna?
Nahiago maitatu gorrotatu baino, beti. - Zer pentsatuko luke zure bertsio gazteagoak zutaz?
“Aupa hi! Merezi izan du!”. - Zuri buruz zer esatea gustatuko litzaizuke hemen ez zaudenean?
“Neska jatorra zen”.