Zirkua Mundakako kaleetan
Datorren irailaren 2an I. Kalerik Kale jaialdia hartuko du Bizkaiko kostaldeko herriak
Mundakan jai giroan jarraitu nahi dute irailean ere, eta hain justu herriko bazterrak ikuskizunez betetzera dator Kalerik Kale jaialdia. Aurtengoa lehenengo ekitaldia izango da, baina urterik urte erreferentziazko zita bilakatzeko asmoz dator.
Lehenengo edizio honetan, irailaren 2an, Deabru Beltzak, Ganso & cia, Shakti Olaizola, Cia. Barré, eta Garazi Pascual & cia zirku konpainiak ariko dira eguerdiko 12:30etatik gaueko 23:00ak bitarte. Espektakulu bana ekarriko dute, antzerkia, magia, malabareak eta umorea nahastuz.
EGITARAUA
Goizez
12:30etik 14:30era (Plazan)
- Juan Palomo (Cia. Barré)
Arratsaldez
16:00etatik 17:00etara (Plazan)
- Juan Palomo (Cia. Barré)
17:00etatik 17:50era (Frontoia)
- Walkman (Ganso& Cia)
18:15etik 18:50era (zirku gala, Talan)
- 18:15ean, Irakurtzen (Shakti Olaizola)
- 18:25ean, Eskobien atzetik (Cia. Barré)
- 18:35ean, Pausoz-pauzo (Garazi& cia)
19:15etik 20:15era (Plazan)
- Sefini (Trapu zaharra)
Gauez
22:00etatik 22:50era
- Su a feu (Deabru Beltzak)