[ZIRT-ZART] ANDREA ARAMBURU: "Norekin egon nahiko nukeen igogailu batean irten ezinik? Txiribitonekin!”
![[ZIRT-ZART] ANDREA ARAMBURU: "Norekin egon nahiko nukeen igogailu batean irten ezinik? Txiribitonekin!” [ZIRT-ZART] ANDREA ARAMBURU: "Norekin egon nahiko nukeen igogailu batean irten ezinik? Txiribitonekin!”](https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zirt-zart-andrea-aramburu-norekin-egon-nahiko-nukeen-igogailu-batean-irten-ezinik-txiribitonekin-201d/@@images/cb2629ff-bcf9-47ce-af73-15c327c0ca84.jpeg)
Zer abestik gogorarazten dizu zure haurtzaroa?
Elizako kantek balio dute? La Sallen ikasi nuen.
Nola irudikatzen duzu zure burua hemendik hogei urtera?
Makarrago, lotsagabeago, nekatuago, askeago, azkarrago eta interesgarriago.
Zein da jaitsi duzun azken aplikazioa?
Spotify. “Pirata” neukan eta funtzionatzeari utzi dio. Deskargatu egin dut berriro eta, ordaindu ezean, aurrerantzean, abestiak baino, iragarkiak entzungo ditut.
Zein da zure beldurrik handiena?
Nazional 1 errepidea.
Zure zer ezaugarri gustatzen zaizu gutxien? Eta gehien?
Erantzun posible gehiegi topatzen ditudala lehen galdera erantzuteko eta gutxiegi bigarrenari erantzuteko.
Zer da besteengan gehien gorroto duzuna?
‘Gorroto’ hitz handiegia da, baina oso ozen hitz egiten dutenak ez zaizkit askorik gustatzen.
Zer da egin duzun erokeriarik handiena?
Gaztea-ko sarrera-proban izena eman.
Zer hitz edo esaldi erabiltzen duzu behar baino gehiagotan?
“Matxo”, kar-kar. Gustatzen zait kaleko hizkera “txoni” hori.
Zer talentu izatea gustatuko litzaizuke?
Musika sortzen jakitea: abesten, gitarra jotzen, pianoa, bateria… edozer.
Hil eta berriz itzuli ahalko bazina –pertsona, animalia edo gauza izanik–, zer edo nor aukeratuko zenuke?
Urkiolako Aita San Antonio.
Zein da zure ondasunik baliotsuena?
Ondasun baliotsuena izendatzeko aurrena eduki egin behar da.
Miresten duzun norbaiti argazkirik edo autograforik eskatu al diozu?
Ez dut bereziki miresten, baina duela gutxi Realeko Mikel Oyarzabal jokalariari argazki bat eskatu nion nire aitarentzat zelakoan. Niretzat zen.
Horoskopoa eta tarota interesatzen zaizu? Inoiz kartarik bota dizute?
Ez eta ez. Unibertso hori ez zait batere gustatzen.
Fikziozko zein pertsonaiarekin identifikatzen duzu zure burua?
Pipi Kaltzaluzerekin: kaosa eta poza.
Zein pertsona famaturekin egongo zinateke igogailu batean irten ezinda?
Txiribitonekin, ez lukeelako hitz egingo.
Zein da zure denbora-pasarik kutunena?
Xakea, zuritoaz lagunduta.
Zein da zure superstiziorik irrazionalena?
Autoz bidaiatzen dudanean, eta lurraldez aldatzerakoan, ezkerreko hanka altxatzen dut, “hanka onarekin” sartzeko. Gurasoen herentzia.
Zer janari konbinazio bitxi duzu gustuko?
Goierriko lahmacun-a.
Zertaz damutzen zara gehien?
Musika eskolan klarinetea aukeratu izanaz.
Etxeak su hartuko balu, zer objektu salbatuko zenuke?
Oraintxe konturatu naiz ez daukadala baliozko ezer.
Nolakoa litzateke zure egun perfektua?
Lo, jan eta lo gehiago.
Nork dakizki zure sekretu gehien?
Psikologoak agian? Sekretu gutxi ditudala uste dut.
Tatuaje bat egin beharko bazenu gaur, zer izango litzateke?
“Monobloc” motako aulki bat, plastikozko aulki zuri arrunta, alegia.
Zer gairi buruz hitz egitea maite duzu?
Ez dakit, baina sexu -harremanen inguruko elkarrizketak irratian beti dira ongi etorriak.
Nola hartzen dituzu erabaki zailak?
Konpultsiboki, eta ez zait modu txarra iruditzen.
Garaiz ala berandu iristen zarenetakoa zara?
Berandu baina gutxigatik. Errespetu falta handia iruditzen zait berandu iristea, baina, aldi berean, denbora gutxian gauza asko egiteko gai naizela pentsatu, eta presaka ibiltzen naiz.
Zein da beti gomendatzen duzun telesail edo pelikula eta zergatik?
Grave pelikula frantsesa gustatzen zait, oso gorea delako.
Zuri buruz zer esatea gustatuko litzaizuke hemen ez zaudenean?
“Andrea bueltatzeko joan da”.
Dena dakien izaki bati galdera bat egin ahal izango bazenio, zer galdetuko zenioke?
Gabonetako loteriaren zenbaki saritua zein den.