ZIRT-ZART: IANIRE ARANZABE
“Depilatzeko argizaria asmatu zen eguna aldatuko nuke, zer nezesidade?”
IANIRE ARANZABE (ALTZAGARATE, 1999) MUSIKARIAK, ESANEZINEK, GAUZA ASKO ESATEN DU BERE MUSIKAREKIN, ETA ELKARRIZKETA HONETAN ERE EMAN DIGU BERETIK.
- Zer momentutan- non, noiz eta nola- sentitu izan zara zoriontsuen?
Dokan maite dudan jendez inguratuta emandako kontzertuan, eta baita hurrengo aste osoan ere. - Norekin kolaboratzea gustatuko litzaizuke?
Ba, Xsakararekin, akaso musikalki zerbait ezberdinagoa aterako zelako, gainera oso-oso jatorra da.
- Nori bidali diozu azken mezua? Eta zer mezu izan da?
Mugan taldeko Pablori: “Ze guatxi! Eta lasai, ez bazaude beste kontzertu baten ingo deu!”. - Zer da egin duzun erokeriarik handiena?
Lau lan bateratzea posible izango zela pentsatzea. - Noiz esaten duzu gezurra?
Deiren bat hartu ez, eta gero azalpenak ematea tokatzen denean. - Zer hitz edo esaldi erabiltzen duzu behar baino gehiagotan?
“Egie esan”. - Pertsona baten zer ezaugarri gustatzen zaizu gehien?
Begiradak eta sentsibilitateak harrapatzen naute bereziki. - Zein izan da zure lorpenik handiena?
Nire buruari bigarren aukera bat ematea. - Zein da zure denbora-pasarik kutunena?
Kontzertuak beti. - Zer abestik gogorarazten dizu zure haurtzaroa?
Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen Eskuetan abestiak.
- Zertaz damutzen zara gehien?
Batzuetan lotsagabeagoa ez izateaz, baina ezta gehiegi ere e… - Nolakoa litzateke zure egun perfektua?
Altzagaraten bukatzen den edozein igande. - Zein ohitura jaso duzu gurasoengandik?
Kotxean bidaia luzeak ez egitearena. - Nola deskribatuko zenuke zure burua hiru hitzetan?
Alaia, sentibera eta lasaia. - Zer soinu edo zarata gustatzen zaizu gehien?
Ba, arazo bat dut zaratekin (misofonia ote dudan pentsatzen hasia naiz), baina maite dut oraindik esnatu gabe diren kale/lekuen soinua edo akaso isiltasuna, kar-kar-kar. - Zein da zure beldurrik handiena?
Oraintxe bertan datorren guztiak beldur dezente ematen du.
- Zer helburu duzu etorkizun hurbilerako?
Gauzei hainbeste buelta ez ematea. - Iraganeko zeure buruari zerbait esan ahal izango bazenio, zer esango zenioke?
Ez nuela jakin hobeto egiten… - Jabetzan duzun zer gauza bota beharko zenuke?
Armairuko arropa askori bigarren bizi bat ematea ez legoke gaizki. - Gertaera historiko bat aldatu ahalko bazenu, zein izango litzateke?
Depilatzeko argizaria asmatu zen eguna, zer nezesidade? - Zer oroitzapen ezabatu nahiko zenuke eta zein betiko gogoratu?
Ezabatu nahiko nituzkeenak ahazteko, aipamenik ez egitea onena; eta betiko gogoratuko dut Altzagaraten emandako kontzertua.