ZIRT-ZART: IBON FERNANDEZ

ZIRT-ZART: IBON FERNANDEZ Ibon Fernandez (Zarautz, 1988) ‘Gu’ saioko esatari-gidaria. 'Sexumatoia', 'Alter Ego'… GAZTEZULOko hainbat ataletatik igaro den arren, ohorezko elkarrizketatu bihurtzeko, Zirt-Zart-eko ezohiko galderen erronka gainditu beharko du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zirt-zart-ibon-fernandez/@@download/image/ZIRT-ZARTibon fernandez (3).jpg
2023/10/09
Ibon Fernandez (Zarautz, 1988) ‘Gu’ saioko esatari-gidaria. 'Sexumatoia', 'Alter Ego'… GAZTEZULOko hainbat ataletatik igaro den arren, ohorezko elkarrizketatu bihurtzeko, Zirt-Zart-eko ezohiko galderen erronka gainditu beharko du.
ZIRT-ZART: IBON FERNANDEZ

“Lagun batek arrantzaleekiko fetitxea garatu du eta hori aztertzen ari gara”

  • Gustuko al duzu zaleak argazki edo autografo eske inguratzea?
    Gustuko dut, ahotsa entzunda bakarrik ezagutzen nautenean bereziki. 
  • Miresten duzun norbaiti argazkirik edo autograforik eskatu al diozu?
    Mirespen handiena diedanekin ezagutu ez izanaren itxura egingo nuke.
  • Zer dio bidali duzun azken Whatsapp mezuak?
    Lagun batek arrantzaleekiko fetitxea garatu du eta hori aztertzen ari gara.
  • Zoriontsua zara? Gogoratu ditzakezu zure hiru momentu zoriontsuenak?
    Orain baiezkoa esango nuke. Nire hiru momentu zoriontsuenek eguzkiarekin, bidaiekin eta konpainia konkretu batekin dute zerikusia. 
  • Fikziozko zein pertsonaia nahiko zenuke laguntzat?
    White Lotus-eko Tanya.
  • Sekula egin ez dizuten zer galdera egitea gustatuko litzaizuke?
    Zer nahiago duzu izan: ezagutzen duzun pertsonarik inozoena ala grazia gutxien duena?
  • Zer platera kozinatu ahalko zenuke momentu honetan hozkailuan duzunarekin?
    Gaixoaren menua egiteko adina osagai izango dut: tortilla frantsesa eta arroz zuria.


  • Zein da zure ogitarteko gustukoena?
    Begetala, oilaskoarekin. Maionesarik ez badu, ez zait interesatzen.
  • Zer abestik gogorarazten dizu zure haurtzaroa?
    Haurtxo txikia-k eta Xuxaren baten batek.
  • Zer abesti aukeratuko zenuke zure hiletarako?
    Frank Oceanen Bad Religion.
  • Zer beste lanbidetan aritzea gustatuko litzaizuke?
    Lagun bat lorazain lanetan ari da eta horrek inbidia pixka bat ematen dit.
  • Nola irudikatzen duzu zure burua hemendik hogei urtera?
    Hozkailua beteago dudala eta sukaldean gauza txukunagoak egiten.
  • Interneten zuri buruzko kontuen bila aritu izan al zara?
    Bai. Argazkien historiala kriminala da.
  • Zure zer ezaugarri gustatzen zaizu gutxien? Eta gehien?
    Gutxien, burugogor samarra naizela eta hori aitortzeko ere burugogorra naizela. Gehien, altuera. Bista politak daude goitik.  Zer da besteengan gehien gorroto duzuna?
    Norbait toxikoa bada, zu hor eta ni hemen.


  • Zer da egin duzun erokeriarik handiena?
    Gure lanarekin lotuta, eta erokeria bada, prestatu gabeko elkarrizketa bat onartzea gehien miresten duzun artistetako batekin eta zure ama hizkuntza ez den batean.
  • Nork dakizki zure sekretu gehien?
    Nire txakurrak.
  • Zer hitz edo esaldi erabiltzen duzu behar baino gehiagotan?
    Zerbait nola bukatu ez dakidanean, “sin más” gehitzen diot. 
  • Zure ezaugarriren bat aldatu ahalko bazenu, zer aldatuko zenuke?
    Kafea bezperan eginda uzteko ohitura ez dago ondo ikusia. Goizean egiteak nagia ematen dit.


  • Zuri buruz zer esatea gustatuko litzaizuke hemen ez zaudenean?
    Egin du beti on, jakin gabe non!
  • Nolakoa litzateke zure egun perfektua?
    Egun inperfektua gehiago kontrolatzen dut: alarma jarri behar dudan eguna.
  • Zer azaltzen da zure mugikorrean gordeta duzun azken argazkian?
    Argazkia baino, nire txakurrak kaka egin ostean egiten dituen mugimenduak imitatzen dituen nire bideoa da.