ZIRT-ZART: OIZEDER MAYO
“Tarantula bat eskuetan hartzea izan da nire lorpenik handiena”
OIZEDER MAYO (ZIZURKIL, 1987) GAZTEAN ENTZUNGO ZENUEN, ETA ETB2-KO ‘EL CONQUISTADOR’ SAIOAN ERE IKUSIKO ZENUEN SAREETAKO SALTSAN. MUSIKAZALE AMORRATUA DA, ETA DOINUA ETA KOLOREA EMAN DIO ELKARRIZKETARI.
- Nola deskribatuko zenuke zure burua hiru hitzetan?
Ameslaria, babeslea eta sentikorra. - Zer hitz edo esaldi erabiltzen duzu behar baino gehiagotan?
"Azken finean".Z - er abestik gogorarazten dizu zure haurtzaroa?
Kaxianoren Itsasontzi baten edota Gozategiren Nirekin. Aitarekin abesten nituen kotxean etengabe. - Oraingo zure ogibideaz gain, zertan lan egin izan duzu?
Euskal Tuning-ean, haurren begirale, Eceiza fabrikan, Donostiako Kontxa paseoan izozki-saltzaile, zerbitzari... - Zer prestatu ahalko zenuke oraintxe bertan hozkailuan daukazunarekin?
Nire etxean lagun arteko afariak egiten dira beti, eta mundu guztiak edariak ekartzen ditu eta bertan utzi. Beraz, edateko arazorik ez, jateko... komeriak! - Zein da jaitsi duzun azken aplikazioa?
Vinted! Oraindik ez dut arroparik saldu, baina gimnasiora apuntatu naizenez, aplikazioari errentagarritasuna ateratzea espero dut. - Zein izan da zure lorpenik handiena?
Armiarmei fobia izatea eta Conquis-eko tarantulak gertutik grabatzea eta eskuan bat hartzea.
- Zein da ezagutu dituzun pertsona ezagunen artean gehien gustatu zaizuna?
Eneko Axpe fisikaria. Nire bi friki pasioak batzen ditu: batetik, Ipar Korean egon da irakasle eta, bestetik, NASAn lan egiten du. - Zer bertute edo ezaugarri balioesten da behar baino gehiago?
Sare sozialetako jarraitzaile kopuruari erreparatzea eta garrantzia ematea. - Nolakoa litzateke zure egun perfektua?
Iratzargailurik eta erlojurik gabe. - Zer talentu izatea gustatuko litzaizuke?
Errenta aitorpena eta ogasuneko kontuak ulertzeko gaitasuna izatea. - Zer soinu edo zarata gustatzen zaizu gehien?
Musika kontzertuen soinuak. - Zer janari konbinazio bitxi duzu gustuko?
Txikitan amak txorizo eta kakao kremadun ogitartekoak egiten zizkidan meriendatzeko. Probatu mesedez, ez zarete damutuko! - Tatuaje bat egin beharko bazenu gaur, zer izango litzateke?
Lau ditut momentuz, azkena amonaren etxearekin lotura duena. Hurrengoa ez dakit, gomendiorik? - Nork dakizki zure sekretu gehien?
Nire txakurrek. Hitz egingo balute... - Zer gairi buruz hitz egitea maite duzu?
Musika, musika eta musika. - Zein ohitura jaso duzu gurasoengandik?
Umore handiko pertsonak dira eta egunerokotasunean umorea ardatz bilakatzen irakatsi didate. - Zein da jaso duzun gomendiorik onena?
Baimena eskatzea baino hobe da barkamena eskatzea. Ez dut aplikatzen, baina tira… - Jabetzan duzun zer gauza bota beharko zenuke?
Arropa lisatzeko plantxa. Ez dut sekula erabili... - Norbaitengandik entzun nahiko zenukeena?
"Hasta el infinito y más allá" (“Infinituraino eta harago”). - Non bizitzea gustatuko litzaizuke?
Txikitan Pocahontas-en herrian bizi nahi nuen: animaliez inguratuta, oinutsik naturan... Baina Euskal Herrian primeran bizi gara.