Zoriontsuago izan nahi? Ezabatu Facebook
Egunero sare sozialak erabiltzen dituzu? Gosariarekin Facebooketik bueltatxo bat ematen duzunetakoa zara? Ez zara bakarra, munduan 2.400 milioi erabiltzaile daude Facebookera konektatuta, baina kontuz; ikerketa baten arabera, Facebook egunero erabiltzeak sentipen negatiboak indartu ditzake.
Aldiz, Facebook ezabatzearekin batera depresioa eta antsietatea baretu egin daitezke, zoriontasun maila handiagoa eskuratuz. Ondorio horretara iritsi dira Standford Unibertsitateko ikerlari batzuk, Facebookek eragiten duen adikzio maila ikertzen zebiltzan bitartean.
Esperimenturako, ikerlariek honako eskaintza egin zieten parte hartzaileei; 100 dolar Facebook ezabatzearen truke. Hala, 30 egunez parte hartzaileen sentipenak neurtu ondoren, ikusi zuten sare soziala kendu zutenak zoriontsuagoak zirela Facebook erabiltzen jarritu zutenak baino.
Eta ez hori bakarrik; ikerketak ondorioztatu duenez, terapia psikologiko bat jasotzearekin alderatu zuten Facebook kendu zutenek 30 egunetako esperientzia hori. Arrazoia? Sare sozialari eskainitako denbora hori offline errealitatean egindako ekintzetan inbertitu zutela, lagunekin eta senideekin denbora gehiago igaroz.