Zorrien aurka baratxuriak

Gogoan al dituzue eskolako zorri izurriteak? Eta Filvit xanpua eta ozpin usaina? Hemendik aurrera baratxuri usaina izango da nagusi zorriz josita daudenen artean. Baratxuriaren osagarri batean, “Allicina” izenekoan, zorrien aurkako primerako sendabidea aurkitu du Argentinako ikertzaile talde batek. Osagarri horrekin, krema bat egin eta merkaturatu dute. Tratamendua oso erraza da: burua kremarekin ondo igurtzi, eta hamabost minututan zorri guztiak akabatuta.