'Ztanda' musika talentu lehiaketaren bigarren denboraldian parte hartzeko casting deialdia zabaldu dute

'Ztanda' musika talentu lehiaketaren bigarren denboraldian parte hartzeko casting deialdia zabaldu dute Castingerako izen-ematea zabaldu dute hamasei urte baino gehiagokoentzat. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ztanda-musika-talentu-lehiaketaren-bigarren-denboraldian-parte-hartzeko-casting-deialdia-zabaldu-dute/@@download/image/ztanda saioa.png
2024/07/22
Castingerako izen-ematea zabaldu dute hamasei urte baino gehiagokoentzat.
'Ztanda' musika talentu lehiaketaren bigarren denboraldian parte hartzeko casting deialdia zabaldu dute

ETB1eko Ztanda musika saioaren bigarren denboraldia izango da laster eta bertan parte hartzeko abeslarien bila dabiltza. "Milaka pertsonaren aurrean kantatzearekin amets egin baduzu, txikitako desioa abeslari izatea bada, edo Euskal Herriko ahots berria izan nahi baduzu, Ztanda ETB1eko musika saioak lagun zaitzake. Izan ere, hemen duzu abesteko gaitasuna eta talentua erakusteko aukera paregabea", adierazi du EITBk.

Parte-hartzaileak hautatzeko casting deialdia jarri dute martxan eta 16 urte baino gehiagokoek har dezakete parte. Izena emateko inprimakia bete behar da.

Hamabi lehiakide izango dira guztira, eta saioko irabazleak 15.000 euroko saria lortuko du.