Zure seme-alabak zaintzeko gizon bat kontratatuko zenuke?

Haurren zaintzan, oraindik ere, emakumeak dira protagonistak. Eta ez bakarrik amek bataz-beste askoz ordu gehiago ematen dituztelako seme-alabak zaintzen; etxeetan zein haurtzaindegietan, oso zaila da gizonak topatzea. Haurrak heztea, emakumeen kontua dela barneraturik dugu.
Zaila da haurrak zaintzeko gizonezko umezain bat topatzea, eta aurkituta ere, oso gutxik dute beren gaitasunekiko konfiantza. Hala Europako Batasunan, haurren zaintzan lan egiten dutenen %95 emakumeak dira. Horrek fabore txikia egiten dio berdintasunari, alde batetik, betiko rolak indartzen direlako, eta bestetik, haurrek ikasten dutelako emakumeak direla haiek zaintzeko arduradunak.
Eta zergatik gizonezko umezainekiko konfiantza gutxi hori? Guraso gehienek ez dute pausoa eman nahi: "Pederasta asko daude, ez du nire haurra behar bezala zaintzen jakingo, ez da goxotasunez eta maitekiro ibiliko...". Garaia da aurreiritziak alboratzeko!