Eli Garmendia
… eta denborarekin, konturatzea argazkien bitartez egiten aritu naizena, beti izan dela bilaketa bera; nire barnekoa sinbolizatzen saiatzea.
Irudiok, nire lanaren berrikuspen txiki bat dira. Beren lanarekin nirea elikatu duten sortzaileak aintzat hartuz eta proiektu desberdinek elkarren artean nola hitz egiten duten aztertuz egina.
D ‘Agata ezagutu ondoren nire iluntasuna arakatzen ari nintzela, Peteris Vask konposatzailearen “Lidzenuma ainavas” izan zen bizi-arnasa eman zidan argi-izpia. Roberto Ruiz Antúnez poetarekin izandako elkarrizketak kemenez eta ilusioz bete ninduen, berak eman baitzidan aditzera nire begiradak baso lokartu bat zekarrela. Letonian, norberaren gela aurkitu nuen, baina hango basoetan galdu nintzen, Vasksen musikaren bila, maitemindurik. Eta Basoko Ama izendatzen dudan Jean Shimoda Bolenen eskutik, basoa den labirinto horretatik irteteko bidea aurkitu nuen. Bitartean, Bitxak, argi-orduak oparitu dizkit so egotearen plazeraz ikasten hasteko Joaquín Araujoren arabera.