Zozoaren hezurrak

Zozoaren hezurrak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2023/10/06

Argazkiak: Daniel Gual @dany.gual

Argia, haizea, oroimina, lotsa.
Gizonak egin dezakeen saldukeriarik beltzena,
harri bat putzura bota eta isiltasun mugagabea entzun.
Hostoak, saila eta amonaren aholkuak salduta.

Kapitainik gabeko ezezagunen armada gara,
matxinada umezurtzak.
Aitona negarrez ari da.
Piztiek arnasa hartzerik ez badute ere, azken zartadak
agortu nahian dabiltza.

Gu hemen, eskerrak ematen,
agur esaten, gureak besarkatzen,
gure zorrak besoetan hartuta, elkar eramango gaitu eta,
oraingoan berriz belar izateko.