Gu gara Mr. Robot
Telesail bikain asko ikusten ari gara azkenaldian. Badira batzuk, ordea, bikainak
izatetik haratago, sormen iraultza txikia eragin eta estreinatu bezain laster klasiko bihurtzen direnak. ‘Mr Robot’ talde esklusibo horretako kide berria izan daiteke.
Urtea: 2015.
Sortzailea: Sam Esmail.
Aktoreak: Rami Malek, Christian Slater, Michael Gill, Gloria Reuben, Gabriel Hansen, Justin Morck, Leetopher Scott, Jeremy Holm.
Herrialdea: AEB.
Denboraldiak: Bat aireratuta eta bigarrena baieztatuta.
Atal kopurua: 45 minutuko hamar atal lehen denboraldian.
Twin Peaks, The Soprano´s, The Wire, Lost, Breaking Bad... Izenburu horiek irakurtze hutsak hitzik gabe uzten gaitu. Zerrenda horren kide berria izango al da Mr. Robot? Lehen denboraldiaren amaierak utzi digun sentsazio zoragarriak hori pentsatzera garamatza.
Lehen atala aireratu eta egun batzuetara iragarri zuten bigarren denboraldia egingo zutela. Adierazgarria. Zer zuen atal ‘pilotu’ horrek? Azken urteetan ikusitako lehen-atal zirraragarri, berritzaile, harrigarri eta ausartenetarikoa zela. Ezinezkoa da 50 minututan gehiago eskaintzea. Hortik aurrera, geruzaz beteriko hamar atalek zeharo txundituta utzi naute, aspalditik ikusten ez nuen sakontasun handiko lana aurkitu dudalako. Eta, batez ere, pertsonaia horien guztien akats, mania eta bertuteei esker, beraien garunean barna bidaia klaustrofobikoa egiteko aukera eman didalako.
Pertsonaia horien guztien artean konplexuena, noski, protagonista dugu, Elliot Alderson; jatorri egiptoarra duen Rami Malek aktoreak gorpuzten du. Jendearekin harremantzeko arazo nabarmenak dituen tipo bitxia da Elliot. Ziber-segurtasunaren arloan egiten du lan, baina lan orduetatik at, duen jakintza gaizkileei ‘mozorroa kentzen’ aritzen da, Fsociety izeneko elkarte ilunaren baitan. Tartean, hainbat vendetta pertsonal ere burutuko ditu. Eta mendekuen zerrendan lehen postuak badu izena: E-Corp. Google eta Apple elkartuko balira ere barregarri geratuko liratekeen megakorporazio gaizto horretan lan egindakoa da Ellioten aita.
Alde batetik, gaurkotasun handia duten gaiak lantzen ditu atalkako thriller psikologiko honek; gidoi ziztatzaile bikaina du. Eta bestetik, telesailetan oso gutxitan ikusitako estetika eta erreferentziaz jositako lengoaia zinematografiko aberatsa du. Adibidez, planoen aukeraketak, horien tratamenduak eta musikarekin batera sortzen duten sinfoniak Stanley Kubrick dakarkidate gogora.
Telesaileko antagonista Tyrell Wellick aurkezteko erak A Clockwork Orange (1971) filmeko Alex gogorarazi dakiguke, musika klasikoa eta irudi bortitzak nahasteko moduagatik. Horretaz gain, Martin Scorseseren Taxi Driver (1976) filmarekin ere baditu antzekotasunak, Ellioten erabakiek bistaratzen duten argazki ilunari lotuta. Azkenik, bada erreferentzia nagusi bat, itxura orokorrari eta, batez ere, zabaldu edo kritikatu nahi duen mezuari erreparatzen badiogu: David Fincherren Fight Club (1999). Are gehiago, protagonistak off-ahotsean botatzen dituen ‘sistema’-ren aurkako speech zoragarri eta suntsitzaileek ere Fincherren filmetik edaten dute.
Gure gizartean norbanakoon egunerokoak duen zentzuari kritika zorrotz eta sakona egiten dio. Eta, batez ere, multinazionalek diseinaturiko bizitza-motaren morroi nola bilakatu garen erakusten du. Kontsumismoaren aurrez aurre jartzen den telesaila da. Fight Club filmean bezala, demokrazia delakoa gobernu, banketxe eta enpresen alde ‘hackeatua’ izan dela salatzen du. Ez al gaitu horrek, neurri batean, gu ere Mr. Robot bihurtzen?
BINGE WATCHING
Bai, atal bat baino gehiago jarraian ikusteko irrika izango duzu. Hala ere, atal bakoitzetik hainbat eztabaidagai eta irakurketa atera daitezke, beraz, patxadaz ikustea komeni da.
MUSIKA
Soinu banda telesailaren estetikaren ezinbesteko elementu izatea lortu dute, elementurik garrantzitsuenetarikoa bihurtuz. Traman ezinhobeto murgiltzen laguntzen du modu burutsuan nahastutako irabiatu musikalak. Adibidez, Mozart eta Neil Diamond entzungo ditugu tartekatuta.
JOLASA
- Bederatzigarren atalaren amaieran entzugai dugun Pixies taldearen Where Is My Mind abestiaren bertsio instrumentala zein filmetan entzun daiteke?
- Eta azken atalean entzun daitekeen Dmitri Shostakovichen Waltz nº 2 pieza?
BITXIKERIAK
– Denboraldiko azken atalaren aireratzea atzeratu egin zuten, sare sozialetan zabaldu zen Virginian (AEB) abuztuan izandako erahilketaren irudien oso antzekoak zituelako.
– Tyrell Wellick eta Joanna Wellick pertsonaiek elkarrekin hitz egiteko suediera, lehenak, eta daniera, bigarrenak, erabiltzen dituzte.
– Atalen izenburuek bideo artxibo formatu ezberdinen luzapenak dituzte: .avi, .mov, .mkv edo .mp4, adibidez.
– E-Corp korporazioaren logoak sekulako antzekotasuna du Enron eta Dell enpresen logoarekin.
– Ellioten arrainak Qwerty du izena, ordenagailuko teklatu sistemak bezala.
– Elliotek bere ‘biktimen’ informazioa CDetan gordetzen du, eta bakoitzari musika talde baten izena jartzen dio.
LOKALIZAZIOAK
– New York hirian, zehazki, Coney Islanden eta Manhattanen.
GUSTUKO BADUZU, EZ GALDU
– Black Mirror (2011-2014).
– Halt and Catch Fire (2014).
– Silicon Valley (2014).
– Utopia (2013).