'Soka, euskal dantzaren urratsetan' erakusketak 400 pieza baino gehiago dakartza Hazparnera
Apirilaren 9tik maiatzaren 7ra bitarte, Euskal Kultur Erakundeak (EKE) ekoiztutako multimedia erakusketa ibiltaria Pierre Espil mediatekan izango da, euskal dantzaren askotariko alderdiak argazki, ikus-entzunezko nahiz lekukotasun zatien bitartez ezagutzera emateko
Lau hizkuntzatan (euskara, frantsesa, gaztelera, ingelesa) eta 130 metro koadroko eremuan, 'Soka, euskal dantzaren urratsetan' proiektua gaiaren inguruko hainbat altxor publiko zabalarekin partekatzera dator.
Esate baterako, biltzen dituen 400 piezen artean, badira 'Eleta' ahozko memoriaren bilketaren karietara euskal dantzaren inguruan grabatutako makina bat lekukotasun.
Ikus-entzunezkoei dagokionez, aipagarriak dira Euskadiko Filmategitik ekarritako zenbait bitxikeria eta baita euskal dantzaren estetikari nahiz alderdi sozialari buruz ekoiztu diren bideo sorkuntzak.
Argazkien artean, ordea, argazki-kazetaritzaren sortzaileetako bat izan zen Robert Capa-k (Endre Friedmann, 1913-1954) 1951ko abuztuan Saran egindako argazkien bost erreprodukzio ikus daitezke. Balio handiko dokumentu eder hauek New Yorkeko International Center of Photography zentroarenak dira.
Edukien aberastasun guzia bisitarien esku uzteko asmoz, ukipen-pantailak, formatu handiko telebistak, koadro numerikoak, ordenagailuak eta bideoproiekzio eremuak prestatu dituzte erakusketaren arduradunek.
Apirilaren 9tik maiatzaren 7ra bitarte Hazparneko mediatekan.