Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak HEZIMUBIrekin batera garatu du 1,2,3 Barandiaran egitasmoa. Bost bideo laburrez osatuta dago eta Jose Miguel Barandiaran antropologo eta etnografo ataundarraren bizitzako hainbat gorabehera kontatzen dira bertan, gaztarotik erbestera bitarteko garaikoak. Honako bideo hau egitasmoaren aurkezpen bideoa da.

Marrazki bizidun forman datorkigu Barandiaran oraingoan. Gaztaroan hasita –antropologia eta etnografiarako bere zaletasuna azaleratu zenean— erbestera arteko kontakizuna egiten da ekoiztutako bideoetan zehar.

Fundazioak argi dauka: modu erakargarri eta freskoan Euskal Herrian zein atzerrian erreferente izan zen gipuzkoarraren irudia gaur egunera ekartzea funtsezkoa da haren izena eta izana mantentzeko.

Ea zer iruditzen zaizuen!

Jose Miguel Barandiaran, marrazki bizidun?

2018/11/09