Lege informazioa
Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu www.gaztezulo.eus (aurrerantzean “webgunea”) interneteko domeinuaren titularra honako hau dela:
- Izen soziala: GAZTEZULO Koop Elk. Txikia. (aurrerantzean “GAZTEZULO Kooperatiba”)
- I.F.Z.: F20484549
- Helbidea: Katalina Eleizegi, 36, 20009 Donostia (Gipuzkoa)
- Telefono zenbakia: 722 371 151
- Helbide elektronikoa: kudeatzailea@gaztezulo.eus
- Euskadiko Kooperatiben Erregistro Orokorrean inskribatua
Gaztezulo Kooperatibaren (“Tratamenduaren Erantzulea”) helburua tokiko hedabide bati dagozkion zerbitzuak ematea da.
- Baldintza Orokorrak
Webgunea Gaztezulo Kooperatibaren jabetzako webgunea da. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen pribatutasun politika, cookie politika eta erabilera baldintzak hauek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du webgune honetan nabigatu.
Webgune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa webgunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak. Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik webguneko informazioari. Bide beretik, ezingo du webguneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.
Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea, ezingo diote eman Tratamenduaren Erantzuleari, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.
Tratamenduaren Erantzuleak ahalegin handia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. GAZTEZULO Kooperatibak espresuki uko egiten dio webgune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.
Webgune honek beste webgune batzuetarako estekak jar ditzake. Tratamenduaren Erantzuleak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.
Tratamenduaren Erantzulea ez da webgune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. GAZTEZULO Kooperatibak ez du bermatzen webgunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.
GAZTEZULO Kooperatibak beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, webgune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. Tratamenduaren Erantzuleak ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.
- Erregistroak eta harpidetzak
Web gune honetan sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, eskainitako zerbitzu batzuk erabiltzeko (esate baterako “Lehiaketak-Parte Hartu” edo “Harpidetu” atalak) beharrezkoa da datuak ematea. Zerbitzua segurua eta egokia izan daitezen, ezinbestekoa da erabiltzaileak hainbat datu pertsonal ematea.
Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osotuak emateko konpromisoa dauka, bai erregistroa egitean, eta baita geroko jakinarazpenak gauzatzean ere. Hala, horien edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izango du.
Galdetegietan derrigorrezkotzat jotako eremuak hutsik utziz gero, GAZTEZULO Kooperatibak, beharbada, ez dio erabiltzailearen eskaerari erantzungo.
GAZTEZULO Kooperatibaren hainbat zerbitzutan erregistratzeak edo horietara harpidetzeak esan nahi du erabiltzaileak onartu egiten dituela GAZTEZULO Kooperatibaren baldintza orokorrak eta pribatutasun politika. Era berean, GAZTEZULO Kooperatibaren legezko interesean oinarrituta eta interesdunak modu zentzudunean espero lezakeenean oinarrituta, GAZTEZULO Kooperatibak bere zerbitzuei buruzko edo merkataritza-hitzarmenak sinatuta dituen beste enpresa batzuen produktu eta zerbitzuei buruzko merkataritza jakinarazpenak bidaliko ditu, nola posta arruntez, hala baliabide elektronikoen bitartez. Erabiltzaileak edonoiz erabili dezake tratamendu honen aurka egiteko eskubidea.
Erabiltzaileek borondatez eskatu ahal izango dute albiste edo buletinetako harpidetza egitea. Nolanahi ere, erabiltzaileek noiznahi eskatu ahal izango dute zerbitzu horretan baja emateko. Horretarako, idatzi bat bidali beharko dute GAZTEZULO Kooperatibara, edo bestela, fundazioak horretarako jarritako beste edozein bitarteko erabili ahal izango dituzte.
- Aldaketak
Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Tratamenduaren Erantzuleak noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira webgune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Tratamenduaren Erantzuleak eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.
- Jurisdikzioa
GAZTEZULO Kooperatibaren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, GAZTEZULO Kooperatiba eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu, Tratamenduaren Erantzuleak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.