Bukatuta
Biarritzeko BULLET TEAM SERIES-erako sarrerak ditugu! Bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu! https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/biarritzeko-bullet-team-series-erako-sarrerak-ditugu/@@download/image/lehiaketa.jpg

Biarritzeko BULLET TEAM SERIES-erako sarrerak ditugu!

Bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu!
Biarritzeko BULLET TEAM SERIES-erako sarrerak ditugu!

Bullet Team Series Euskal Herriko lehen zesta-liga erdiprofesional mistoa da, taldeka jokatzen dena eta Twich bidez zabaldua. Sei taldek parte hartzen dute, gizonezko eta emakumezko jokalari amateurrekin, eta bakoitzak puntista profesional bat du gidari edo kapitain. Gainera, aluminio eta karbono zuntzez eginiko zestak erabiltzen dituzte.

Guztira sei pilotalekutan jokatuko dira partidak. Lehena Bilbon izan zen, eta hurrengo hitzordua Biarritzen izango da, ekainaren 16an. Biarritzen jokatuko den partidara joan nahi baduzu, animatu eta parte hartu zozketan!

 

Eguna: Ekainak 16
Ordua:
16:30
Herria:
Biarritz
Tokia:
Jai Alai frontoia