Bukatuta
Iruñeko BULLET TEAM SERIES-erako sarrerak nahi al dituzu? Lau sarrera bikoitz zozkatuko ditugu! https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/biarritzeko-bullet-team-series-erako-sarrerak-nahi/@@download/image/Zesta punta.jpg

Iruñeko BULLET TEAM SERIES-erako sarrerak nahi al dituzu?

Lau sarrera bikoitz zozkatuko ditugu!
Iruñeko BULLET TEAM SERIES-erako sarrerak nahi al dituzu?

Bullet Team Series Euskal Herriko lehen zesta-liga erdiprofesional mistoa da, taldeka jokatzen dena eta Twich bidez zabaldua. Sei taldek parte hartzen dute, gizonezko eta emakumezko jokalari amateurrekin, eta bakoitzak puntista profesional bat du gidari edo kapitain. Gainera, aluminio eta karbono zuntzez eginiko zestak erabiltzen dituzte.

Guztira sei pilotalekutan jokatuko dira partidak. Lehena Bilbon izan zen, eta hurrengo hitzordua Iruñean izango da, uztailaren 11n. Iruñean jokatuko den partidara joan nahi baduzu, animatu eta parte hartu zozketan!

Eguna: Uztailak 11
Ordua: 16:30
Herria: Iruñea
Tokia: Labrit Pilotalekua