Badakizu zeinek botatzen duen plastiko gehien?

Badakizu zeinek botatzen duen plastiko gehien? Munduko plastiko ekoizpena %40 igoko da datorren hamarkadan enpresek neurriak hartu ezean; ezagutu zeinek kutsatzen duen gehien. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badakizu-zeinek-botatzen-duen-plastiko-gehien/@@download/image/marcas-plastico-codigo--930x600.jpg
2018/10/17
berria
Munduko plastiko ekoizpena %40 igoko da datorren hamarkadan enpresek neurriak hartu ezean; ezagutu zeinek kutsatzen duen gehien.
Badakizu zeinek botatzen duen plastiko gehien?

Plastikoaren aurkako gerran bete-betean sartu gara azken urteetan, baina oraindik asko dago egiteko. Dagoeneko ez da nahikoa supermerkatuan plastikozko poltsak erabiltzeari uztearekin edota kristalezko ur botila aukeratzearekin;  norbanakoek eragiten dugu, baina gure inpaktua ezin da enpresen plastiko ekoizpen basatiarekin alderatu. Hain zuzen, haietako askok neurriak hartu ezean, datorren hamarkadan %40 igoko da plastikoaren ekoizpena. Beldurgarria, ezta?

Eta nola gelditu enpresa erraldoi horien mugarik gabeko plastiko ekoizpena? Hasteko, enpresa kutsakorrenak detektatuz. Hori da Break Free From Plastic Movement kolektiboak egin duena. Kolektiboaren kide dira, besteak beste, Greenpeace, GAIA in the Asia Pacific eta beste 1.300 erakunde. Hain zuzen, The Brand Audit Report ikerketa argitaratu berri dute, mundua plastikoz betetzen duten marka kutsakorrenekin. Asmatuko zenukete zeintzuk dauden lehen 10en artean?

Ez duzue sorpresa handirik hartuko: podiuma Coca-Colak, PepsiCok eta Nestlék osatzen dute. Haiekin batera, honakoak izendatu dituzte: Danone, Mondelez International, Procter & Gamble, Unilever, Perfetti van Melle, Mars Incorporated eta Colgate-Palmolive. Kolektibo honek salatu duenez,enpresek beren bezeroei botatzen diete plastikoarekin kutsatzearen errua, baina egiatan, haiek dira birziklatzeko bideragarriak ez diren plastikoen sortzaileak. Konponbidea? Beren produktuen kontsumoa ahalik eta gehien murriztea!