Halloweeneko mozorro lotsagarrienak

Halloweeneko mozorro lotsagarrienak Ez al dago mugarik? https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2018/10/24
berria
Ez al dago mugarik?

Geroz eta gertuago dago Halloween festa; beharbada ez duzue mozorrotzeko ohiturarik, baina munduan geroz eta zabalduago dagoen ohitura da. Eta nola ez, mozorroen artean badira urtero lotsa sentiarazten duten proposamenak. Jarraian, haserre gehien piztu dutenak bildu ditugu:

1) Meghan Markle: Erresuma Batuko ezkontza erreala aitzaki nahikoa da mozorro bat egiteko batzuentzat. Hori bai, gona moztea ezinbestekoa al da?

2) The Handmaid's Tale: Zuzentasunaren mugak erabat zapaltzen dituen mozorroa da hau. Patriarkatuaren sinboloa den irudi bat erotizatzea ez al da gehiegizkoa? Zorionez, mozorroaren aurkako protestek merkatutik erretiratzea eraman dute.

3) Mexiko eta AEBen arteko harresia: Beste behin, tragedia batetik barre egiteko gaitasuna harritzekoa da. Mozorro hau, gezurra badirudi ere, salgai dago Amazonen, erretiratzeko eskatu duten arren.

4) Perbertituak: Zoritxarrez, horrelako mozorroak ere salgai daude. Ez dira berriak, baina azken urtetako emakumeen erasoen aurkako protesta eta mugimenduek halako irudien aurka egin dute.

5) Harvey Weinstein: Amazonetik erretiratu dute bere maskara, baina zoritxarrez, oraindik eskuragarri dago Interneten 3 euroren truke.