Koronabirusak arnasa eskaini dio ingurugiroari
Munduko herritarrak etxean gordeko gara aste batzuez, eta horrek sekulako eragina izango du ingurugiroan. Hainbat lekutan dagoeneko nabaritu dira gizakiaren "desagertzearen" lehen ondorioak, eta denek argi uzten dute guzti honek sekulako onura ekarriko diola ingurugiroari. Zoriontsuenak? Animaliak, nola ez.
TXINA
Munduko herrialderik kutsatuenetakoa izan da orain arte Asiako erraldoia. Bertako biztanleek aspalditik erabiltzen zituzten maskarillak, eta ez birusen beldur zirelako, kaleetako airea arnasteak sekulako arnas arazoak eragiten zituelako baizik. Ez dezagun ahaztu kutsadura izan dela azken urteotako pandemiarik bortitzenetakoa; azken kalkuluen arabera, tabakoa baino hilgarriagoa da kutsadura, eta urtean zazpi milioi heriotza eragiten ditu.
KANADA
Herrialdeko animalia basatiak poz-pozik daude. Koronabirusak eragindako koarentenari esker, beren eremu naturalak diren errepide eta kaleak zeharkatu ditzakete kotxeren batek harrapatuak izateko beldurrik gabe.
VENEZIA
Venezian sekulakoa izan da turismo masiboaren desagerpenak epe laburrean izan duen eragina bertako ingurugiroan. Egun gutxitan, kanaletako ura gardena bilakatu da, eta zisneak, ahateak bertara bueltatu dira, baina ez dira biztanle berri bakarrak; izurdeak ere ikusi dituzte ur gardenetan igerian!
Venecia es tendencia porque se comparte que, al bajar el movimiento en los canales, ahora la vida ha vuelto, el agua empieza a verse cristalina y hay más animales en la zona gracias a la cuarentena de Italia por el #COVID19. pic.twitter.com/sYKgMN97dt
— este maje sv 🇸🇻 (@Estemaje_sv) March 18, 2020
ESPAINIA
Espainiako herri eta basotik gertu dauden hirietan basurdeak ikusi dituzte, kaleetatik lasai asko pasiatzen. Haiei ez zaie koronabirusaren koarentena aplikatzen...