"Dabilen harriari ipurbeltz"

"Dabilen harriari ipurbeltz" https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/10/31
umore-tira

177.zenbakia
"Dabilen harriari ipurbeltz"
"Dabilen harriari ipurbeltz"


• Telebistan, irratian, tabernan, harategian, arrandegian, tabernan, autobus geltokian, larunbatero futbolean jokatzeko geratutako kuadrillan, lanera sartu aurretik, lanean ari dela, lanetik atera ondoren, pisu-kideekin gosaltzen, bazkaltzen eta afaltzen ari dela hauteskundeez baino ez hitz egiteaz nazkatutako militante nekaezinari entzuna: "Dabilen herriari mitinik ez".

• Enegarrenez pisuz aldatu behar izan duen ikasleak enegarrenez gutxi ziruditen bere ondasun ugarien egurrezko kutxa bizkarreratu ondoren sentitutako hezurretako minak kopeta zimurturik krakateko eta krakateko artean bere buruari esana: "Dabilen harriari Perurenarik ez".

• Uztailean azalera itsasten den egun sargori jasanezin horietako batean unibertsitateko gela sargori jasanezin batean esku sargori batek fisikako azterketa jasanezin baten bukaeran utzitako oin-oharra: "Dabilen harriari, meteorito".