"Egon hadi La eta joko duk Re"
• Gazte kalekumea osaba-izeba nekazarien baserrira joan eta izebari baratzean lagunduko diola agindu arren, aitzurrari helduta lainoei begira geratu den gazteari izebak belar txarrek irentsitako baratza soiletik egindako errieta: "Egon hadi hor eta jango duk hemen".
• Eguna argitu denetik eguzkia desagertu den arte begiak mugikor bateko pantaila argitsuan itsatsita izan dituen nerabeak une batez begirada jaso eta bazkaria edo afaria den ez dakien otordu batean ingurukoen platera hustuen aldamenean bere zopa hoztua ikustean pentsatu duena: "Egon hadi PokemonGo, eta jango duk mehe".
• Ikasle pisuko lehenengo astelehenean supermerkatura joan eta bertako barazkiak jango zituelakoan Mexikoko aguakateak, Txinako tomateak, Murtziako alkatxofak, Almeriako berenjena, Valentziako kalabaza, Granadako zainzuriak, Kanariar Uharteetako platanoak aurkitu dituen erosketa-karro hutseko ikaslearen harridura onomatopeikoa: "Egin ezak muu eta jango duk bee".