"Gustuko aldapan, lekurik ez"

"Gustuko aldapan, lekurik ez" https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/11/24
umore-tira

178.zenbakia
"Gustuko  aldapan,  lekurik ez"
• Kale bazter guztiei jendea, oihuak eta gosea darizkien larunbat gau batean jendea, oihuak eta gosea darizkion taberna bateko barraren ertzean ordubeteko itxaronaldia egin ondoren izerdi patsetan dagoen tabernariaren erantzunaren aurrean lurrera begira egindako iruzkina: "Gustuko lekuan, bokatarik ez".

• Aste osoan zehar egunean sei ordu klasean igaro ondoren; hatzetan BIC boligrafoaren fosilak iltzatu arte etxeko lanak egiten aritu ondoren; urrun zegoela zirudien azterketaren hurbilak loa lapurtu ondoren ostiral gaua iritsi eta betiko tabernara betiko lagunekin joan ondoren inor ez dagoela ohartutakoan ikasle nekatuak bere edalontzi hutsari esana: "Gustuko lekuan, parrandarik ez".